Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2020-12-13

SARRERA

R/.-Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/.

SALMOA

R/.-Salbatzailea,
zatoz l(he)enbaile(he)n!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor daudenak Jaunak ditu zutiarazten,
guztiak Jaunak ditu maitatzen. R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona hots egitera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan..

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea;
Agur itsasoko izar
Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki
Pozkidaz betea;
Agur bekatarien
Kaia ta estalpea. (bis)

Baina zugandik alde
Bihotzak ezin du
Zuregana dijoa
Zugan bizi nahi du
Birjin berdingabea
onetsi nazazu.
Agur Ama nirea,
Agur, agur, agur (bis).

BATAIORAKO SANTUEN LETANIAK

Santa Maria Jainkoaren Ama.- Otoitz egizu gure alde

Jose santua.- Otoitz egizu gure alde

Joan Bataiatzaile santua.- Otoitz egizu gure alde

Pedro eta Paulo apostolu santuak.- Otoitz egizue gure alde

San Migel Goi-aingerua.- Otoitz egizue gure alde

Armentiako Prudentzio santua.- Otoitz egizu gure alde

Loiolako Ignazio santua.- Otoitz egizu gure alde

Xabierko Frantzisko santua.- Otoitz egizu gure alde

Mikel Garikoitz santua.- Otoitz egizu gure alde

Loinazko Martin santua.- Otoitz egizu gure alde

Valentin Berrio-Otxoa santua.- Otoitz egizu gure alde

Errezilgo Domingo santua.- Otoitz egizu gure alde

OƱatiko Mikel santua.- Otoitz egizu gure alde

Dimako Domingo santua.- Otoitz egizu gure alde

Ibarrako Rafaela santua.- Otoitz egizu gure alde

Frantzisko Garate santua.- Otoitz egizu gure alde

Jainkoaren Gizon eta Emakume santu guztiok.- Otoitz egizue gure alde