Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2020-10-25

SARRERA (Meza Abestiak, Jaunaren Deia, Garizum… (antifona 32. or.; ahapaldia 33. or.)

Elkar maita / dezagula, / zuk maitatu bezala.

Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan bezala,
dio Jaunak.-R/.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI.

Ekar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz, harkaitz zaitudan Jainko,
nire babes, salbamen-indar, nire gordeleku.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ni maite nauenak beteko du nire hitza
−dio Jaunak−;
nire Aitak maiteko du
eta harengana etorriko gara.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Bened 112)

Santu, Santu, Santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, / Hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren / izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan.

JAUNARTZEA

1.-Zu zara Jainko salbatzailea, / argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza / aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen / biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona / berpizten hilen artetik.-R/.

3.-Orduan dugu denok esango: / «Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena, / neurrigabea bihotza»,

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AZKENA

R/.- Ama maite Maria, / egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.