Urteko 5. igandea A ABESTIAK 2017-02-05

SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2, 54) (Bened 467)

Argiaren seme eta egunaren oinordeko,
abia gaitezenok Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begiok itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA Aintza zeruetan Jainkoari (J.J. Arregi) (Gora Jainkoa 7,14)

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
eskerrak Zuri.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

4.-Zu bakarrik Santua,
Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

SALMOA

Jauna dut argi
eta salbamen.

Zintzoentzat /
ilunpean argia bezala sortzen da.
Onbera da /,
errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, /
errukia eta eman egiten duena,
bere gauzak /
zuzen atontzen dituena.

Jauna dut argi
eta salbamen.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia

Ni naiz munduaren argia
–dio Jaunak–,
nire ondoren datorrenak
izango du bizirako argia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTU SANCTUS (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU.
Zeru-lurren egile, BEDEINKATUA ZU.
Guztion salbatzaile, BEDEINKATUA ZU.
Gure jabe zara-ta, BEDEINKATUA ZU.

Jesus, Jainko semea, BEDEINKATUA ZU.
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU.
Aitak piztu zaitu-ta, BEDEINKATUA ZU.
Gure artean zaude BEDEINKATUA ZU.

Espiritu Santua, BEDEINKATUA ZU.
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU.
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU.
Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU.

AZKENA Andre Maria (Lourdes otsailak 11) Ave (Loiola 604)

1.-Jainkoaren Ama / zara Maria.
Sortzetik zara zu / guztiz garbia.

R/.- Agur, agur, agur, Maria.
Agur, agur, guztiz garbia.

2.-Graziaz betea, / Jauna zurekin.
Santuen artean / zara erregin. R/.-

3.-Zu zara, Maria, / bedeinkatua.
Jaunak egin zaitu / guztiz santua. R/.-

4.-Gure alde, Ama, / otoitz egizu.
Zu zauden zerura / jaso gaitzazu. R/.