Urteko 32. igandea B ABESTIAK (2015-11-08)

SARRERA

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakea, zer bakea!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.

Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

2.-Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
erruki, Jauna.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

4.- Zu bakarrik
Santua,
Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan.

SALMOA

Gora Jainkoa
egin kantu,
bihotz hautsiak,
pizten ditu.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor daudenak Jaunak ditu zutiarazten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen

Gora Jainkoa
egin kantu,
bihotz hautsiak,
pizten ditu.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Zorionekoak,
gogoz behartsu direnak;
berena dute-eta
zeruetako erreinua.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU (Bened 12)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu,
Bera da gaixoen janari,
Beragan dugu, bai,
guk aurkitzen,
osasun ta bake ugari.

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu,
Bera da gaixoen janari,
Beragan dugu, bai,
guk aurkitzen,
Osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat
mahai santu batean, ezin izan
gorroto-haserrerik gaurtik behin ere
gure artean.

Jauna begira
beti daukagu
eskuak zabaldurikan,
Beraren bidetik
joan behar dugu
ta eseri beraren mahaian.

AZKENA

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
Zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.-