Urteko 30. igandea B ABESTIAK 2015-10-25

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Asko lagundu
diguzu, Jauna.
Hauxe da poza
guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak
erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun
ahora barrez,
geure mihia gorazarrez.

Asko lagundu
diguzu, Jauna.
Hauxe da poza
guk daukaguna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Jesu Kristo
gure Salbatzaileak
hondatu du heriotza,
eta argitara atera bizia,
Berri Onaren bidez.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.

SANTU

Santu, santu, santua Aita,
santua espiritua,
bai eta ere Jainko Semea,
Jesus Belenen sortua.
Zeru ta lurrak zure distiraz
ondo daude argituak,
gora ta gora Jaungoiko Jauna, zaitez bai bedeinkatua,
zure izena izan dadila
lur-zeruetan goratua.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu itsas ertzera zatoz,
jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
Nire txalupan ez dago altxorrik,
sare ta lana bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).