Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2017-10-29

SARRERA

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan
bezala, dio Jaunak.

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI.

Ekar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz, harkaitz zaitudan Jainko,
nire babes, salbamen-indar, nire gordeleku.

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ni maite nauenak beteko du nire hitza
−dio Jaunak−;
nire Aitak maiteko du
eta harengana etorriko gara.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

1.-Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.-R/.

3.-Orduan dugu denok esango:
«Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza»,

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AZKENA

R/.- Ama maite Maria, / egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.