Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2015-10-11

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan”.
Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa. R/.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Gure egunak
bat-banatzen erakuts iezaguzu,
bihur dakigula bihotz hau zuhur.
Itzul zakizkigu, Jauna; noiz arte?
Jar zaitez zeure morroien alde.

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zorionekoak
gogoz behartsu direnak,
berena dute-eta
zeruetako erreinua

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu,
bera da gaixoen janari,
beragan dugu, bai,
guk aurkitzen osasun
ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu,
ogi bat
mahai santu batean,
ezin izan gorroto-haserrerik,
gaurtik behin ere gure artean.

Jauna begira
beti daukagu,
eskuak zabaldurikan
beraren bidetik joan behar dugu
ta eseri beraren mahaian

AZKENA

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.