Urteko 27. ig A ABESTIAK 2017-10-08

SARRERA

Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zu-e-i bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

Aintza, aintza, aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

R/.-Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Egiptotik mahatsondo bat atera zenuen,
atzerriak iraitzirik landatu zenuen.
Zabalduko ditu adarrak itsasoraino,
eta muskilak Ibairaino.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Nik aukeratu zaituztet mundutik,
joan zaitezten eta fruitu eman dezazuen,
eta zuen fruituak iraun dezan, dio Jaunak.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 116)

Santu, santua, santua (bis),
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santua, santua!
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! (bis)
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan! (bis)

GURE AITA

Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut
egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus
han ez dute+ikusten,
orobat zentzumenek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantz(a) gabe dut
han dela sinesten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea.
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea.
Agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).

Baina zugandik alde
bihotzak ezin du,
Zuregana dijoa,
Zugan bizi nahi du.
Birjin berdingabea,
onetsi nazazu,
agur, Ama nirea,
agur, agur, agur.