Urteko 26. Igandea B ABESTIAK 2021-09-26

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari, / eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun / Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari / eta bakea,
eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA Mintzo eta Kantu Urteko 2015 10/24

Zure hitzak, Jauna, / Espiritu eta bizi dira.

Jaunaren legea bikain, / barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo, / Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen, / bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi / begien argi.- R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia. aleluia.
Zure hitza, Jauna, egia da; / santu egin gaitzazu egian.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin (Sanctus)
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

JAUNARTZEA

1)Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

2)Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

3)Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Goazen euskaldunak
Aralarrera,
Migel aingerua
Bisitatzera.

Migel, Migel,
Migel gurea
gorde, gorde,
Euskal Herria.