Urteko 25. igandea C ABESTIAK 2016-09-18

SARRERA

Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.

Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

Erbestetuei herria,
gose direnei ogia;
salba ezazu ludia,
agertu zure errukia.

Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Agertu zure / errukia;
bedeinka, Jauna, / zure+herria.

Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite,
haren graziaz lurra dago bete.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Agindu berri bat ematen dizuet, dio Jaunak:
maita dezazuela elkar,
Nik maite izan zaituztedan bezala.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna,
zeru goienetan. (bis)

Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan. (bis)

Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan. (bis)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!(2)

Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu! (2)

AZKENA

Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.

Evaren ume erbestekoak
nahigabetuak gatoz, ama,
samintasunez eta negarrez
pozkida bila zuregana.

Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.