Urteko 25. ig A ABESTIAK 2017-09-25

SARRERA

Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. –R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Egun oro zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dut goretsiko.
Handi da Jauna guztiz goresgarri,
haren handitasuna ez daiteke igarri.

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ireki iezaguzu, Jauna, gure bihotza,
gogoz onar ditzagun zuren Semearen hitzak.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.

SANTU (Bened 116. or.)

Santu, santu, santua.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.

Hosanna zeru goienetan!
Hosanna zeru-goienetan!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

1.-Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.-R/.

2.-Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.-R/.

3.-Alaitasun poz eta
osasunagatik,
senide ta lagunak
ditudalako nik.-R/.

4.-Hemen batasunean
gara gu elkartzen,
zeruko ezteietan
maikide gaitezen.-R/.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra
“zeruko atea
itsasoko izarra” (2).