Urteko 22. igandea C ABESTIAK 2019-09-01

SARRERA

Zein gozo ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.

Zabal gogoak / Jaunaren hitza entzuteko,
bere nahia jakinik / zuzen ibiltzeko.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari, / eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari / eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zeru ta lurren egilea, dugu lagun ta zaintzailea.

Zintzoak pozten dira, / Jainkoaren aurrean alaitzen:
Pozetan dira asetzen.
Kanta Jainkoari, / egin gorazarre haren izenari,
izena Jauna du, / haren aurrean poztu zaitezte.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Har ezazue nire uztarria, / dio Jaunak,
eta ikasi nigandik: / bihozbera naiz eta apala.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia, / Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jauna, / gu geraden guztia.- R/

Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.

AZKENA ANDRE MARIA Guztiok bat eginda bihotza poz gainezka (doinua: gregorianoz) (Bened 552)

+1.-Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.

2.-Jesus piztu zenean / zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi / Jesus delako bizi. / Andre Maria.

3.-Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.

+4.-Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.

+5.-Hirutasun berdina, / batasun iraunkorra,
Mariren on eginak, / salba gaitzala denak. / Andre Maria.