MEZA URTEKO C 20 IGANDEA 2019-08-18
Abestiak

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

R/.-Ez egon, Jauna, / nigandik urrun,
zeurea nauzu, / zatozkit lagun.

Itxaron dut Jaunagan, itxaron, / makurtu zait eta nire oihua badu entzun.
Ahoan eresi berri bat ipini dit, / gure Jainkoarentzat goresopen.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Nire ardiek entzuten dute nire mintzo, / dio Jaunak;
nik ezagutzen ditut / eta haiek ondotik datozkit.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU Kanta dezagun aingeruekin

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta+ ederrena.
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA (Bened 692)

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.