MEZA URTEKO C 20 IGANDEA 2016-08-14
Abestiak

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

R/.-Ez egon, Jauna,
nigandik urrun,
zeurea nauzu,
zatozkit lagun.

Itxaron dut Jaunagan, itxaron,
makurtu zait eta nire oihua badu entzun.
Ahoan eresi berri bat ipini dit,
gure Jainkoarentzat goresopen.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Nire ardiek entzuten dute nire mintzo,
dio Jaunak;
nik ezagutzen ditut
eta haiek ondotik datozkit.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU Kanta dezagun aingeruekin (Sanctus)

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta+ ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita, zeruetan zarena;
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Eskerrak bihotzetik Aita Jaungoikoa (Bened 692)

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.