Urteko 20. igandea B ABESTIAK 2018-08-19

SARRERA

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz barnez pobreak,
haiena baita Zeruetako Erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz
baitira jabetuko.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu nigarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen-gose direnak,
hoien goseak
bere asea izango du.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Txasta ezazue
ta ikus
zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak hori entzutearekin.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Nire haragia jaten duena eta nire odola edaten,
nigan dago eta ni harengan, dio Jaunak.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Hona bildots eztia,
egiazko ogia,
zerutik da jaitsia,
Jainko maitia.

Gure artzain ona (e)ta egilea,
Aitarik maiteena, zeru-emailea.

Hona bildots eztia,
egiazko ogia,
zerutik da jaitsia,
Jainko maitia.

Zinez gurtzen zaitut, Jesus eztia,
arren, emadazu goi-sinestea.

Hona bildots eztia,
egiazko ogia,
zerutik da jaitsia,
Jainko maitia.

Maitatuko zaitut orain lurrean,
gero maitatzeko zeru ederrean.

Hona bildots eztia,
egiazko ogia,
zerutik da jaitsia,
Jainko maitia.

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.

Eskerrik asko, Jauna,
gugan zaudelako,
eta zure biziaz
bizi garelako.- R/.