GURE EKAITZAK

Jesus, gure lagun zara gure bizitzan, urak bare direnean eta dena harmoniatsu doanean, dena eratsu denean.

Zu are hurbilago izaten zaitugu bat-batean gaixotasun batek, laneko arazo batek, harremanetan liskar batek, desilusio batek, norbaiten heriotzak… jotzen gaituenean.

Zu gure ondoan izaten zaitugu bizitzako ekaitzak beldurra ematen digunean, gure ontzia astintzen duenean eta zure presentziaz eta maitasunaz zalantza sentitzen dugunean.

Zuk ezagutzen dituzu gure ekaitzak, eta zeure maitasunez bil-bil egiten gaituzu, konfiantzaz zure besoetan jar gaitezen espero ohi duzu.

Zugan fedea izan dezagun espero duzu soilik,
egiaz sinets dezagun geure bizitzan lagun zaitugula,
eta zurekin gure adorea handitu egiten dela eta indarrez betetzen gaituzula,
bizitzak dakarkigukeen guztiari aurre egiteko,
baldin eta gu baitan bizi zarela badakigu,
zure bizileku garela eta zure eraginpean bizi garela. (Ulibarri Fl.)