Urteko 12. urtea C ABESTIAK 2016-06-19

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan (2).

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna, ene Jainkoa.

Zu gertatu baitzara
nire laguntzailea,
pozez oihu dagit
zure hegal-itzalean.
Nire gogoa zuri itsatsia dago,
zure eskuinak
eutsita nago.

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna, ene Jainkoa.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Nire ardiek entzuten dute
nire mintzoa –dio Jaunak–;
Nik ezagutzen ditut,
eta haiek ondoren
datozkit.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 43. or.)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA

Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin Lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AZKENA

O bihotz gozo Jesusena,
gure bihotzen gozamena,
Jesus onaren bihotz ona,
“erruki zaitez gutaz Jauna” (bis).

Hainbesteraino nauzu maite,
bihotza+eskaintzen beti zaude,
Jesus maitea, bai nik ere
zuri erantzun nahi nizuke (bis) R/.