Hirutasun txit Santua ABESTIAK 2020-06-07

SARRERA

• Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
• Bakearen lokarriz / Espiritu bat
bizi behar dugunok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-
• Espiritu batean / gorputz bat
garen guztiok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-
• Kristorengan / itxaropen
bakar bat bizi behar dugunok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

(Apaizak) Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, bedeinkatua zu,
gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak zu.- R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita, guztiahalduna.
Jauna, Seme bakar, / Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme. R/.-

Zuk kentzen duzu munduko bekatua; erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu; erruki, Jauna. R/.-

Zu bakarrik santua, / zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo, / Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. AMEN. R/.-

SALMOA

Bedeinkatua zu, Jauna, / gure arbasoen Jainkoa.
R/.-Aintza eta gorespen zuri / gizaldietan.

Bedeinkatua, / zure izen santu eta aintzagarria. R/.

Bedeinkatua zu, / jauretxe santu eta aintzagarrian.-R/

Bedeinkatua zu, / zeure erreinuko aulkian.-R/.

Bedeinkatua zu, / kerubim gainean eseriz , / leizeak ikusten dituzuna. R/.-

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Aintza Aitari eta Semeari / eta Espiritu Santuari,
baden eta bazen / eta badatorren Jaungoikoari.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU
Hosanna, hosanna,/ zeru goienetan (bis).
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan” (bis).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
“Hosanna, hosanna, / zeru goienetan” (bis).

JAUNARTZEA Aintza Aitari (Gora Jainkoa-7, 205 or.)

● Goresten eta bedeinkatzen zaitugu, Jainko Aita,
zure Seme Jesu Kristoren bitartez,/ Espiritu Santuaren batasunean.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zugandik hartu ditugun gauza on guztiengatik
eta gizakiari Espiritua dohain eman diozulako.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Lurra emankor egiten duten eguzki eta urarengatik,
eta gizakiaren lanak sortu dituen tresna eta aurrerapen guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Lurpean sartu eta ernetzen den haziarengatik
eta gizon-emakumeen lanaren emaitza guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Gure familietako maitasunarengatik
eta giza bizitzako lagunarte
eta solidaritate-ezaugarri guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristoren irudiaren arabera,
gu zure antzeko nahi gaituzulako:
santu, on-on eta errukitsu,
eta hori lortzeko ematen dizkiguzun grazia guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristo gurutziltzatu eta berpiztuarengan, gure atsekabe eta pozaldiek, / gure ezbehar eta garaipenek, / argi berria hartzen dute.
Salbamen-misterio horren ondorio pozgarri guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
● Zure Seme Jesu Kristoren salbamenari esker,
izadi osoa erdiminetan dago zeru berriak eta lur berria itxaroten.
Zure dohain dugun biziaren itxaropenak
guregan eta munduan eragiten dituen
giza aurrerabide eta maitasun-egintza guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

AZKENA
• Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun, bada, / Mariren ontasuna. Andre Maria.
• Santuen Erregina, / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun, / zerura jo dezagun. Andre Maria.
• Hirutasun berdina, / batasun iraunkorra, / Mariren on eginak,
salba gaitzala denak. Andre Maria.