Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2020-07-31

SARRERA
1.-Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Pe├▒agarikano) (Bened 88)

2.1.-Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
2.2.-Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.
2.3.-R/.- Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
2.4.- Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-
2.5.-R/.
2.6.-Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / Erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: / Entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude Zu: /Erruki, Jauna.-
2.7.-R/.
2.8.-Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.-
2.9.-R.

SALMOA
3.1.R/.- Bai dohatsu, / gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.
3.2.-Bai dohatsu, / gaiztoen asmoari / jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean / ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean / esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean / atsegin duena, /
gau ta egun haren legea / hausnartzen duena.-
3.3.-R/.

ALELUIA
4.-Aleluia, aleluia, aleluia.
Poztu zaitezte eta alaitu / handia izango-eta zuen saria zeruetan.- R/.

SINESTEN DUT
5.-Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa 7,26)
6.- Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.

JAUNARTZEA
7.1.-R/.- Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
7.2.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.-
7.3.-R/.
7.4.-Dohatsu / negarretan direnak:
gozotasuna / izango dute Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.-
7.5.-R/.
7.6.-Dohatsu / zintzo bizi direnak:
haiek baitute / barne zoria gozatuko.
Dohatsu / lagun hurko direnak:
atsegin handiz / beti biziko direlako.-
7.7.-R/.

AZKENA

8.1.-(Bertsio berria) INAZIO
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik / nahi zaitugu goratu
ta jaso / Jaunari /gure+otoitz ta kantu,
zuregan / baitugu /babes ta eredu
mundu ta / eliza elkartean /
gure kristau-bizitzan.
8.2.-Santuen bizitzak / lagun izan dituzu
ta bultza dizute / Jesusi jarraiki,
lilura denak / fedez garaiturik, /
aurrera.
Maitasun bideak / urratu dituzu
hezkuntza aukerak
zabaldu mundura.
Inazio hor zaude / leial eta erne
zerbitzu bidean / otoitz sakonean
gogo-jardunean / Jauna goratu nahian;
munduan / guk guztiok /bakea dezagun,
beti izan dezagun.

(Bertsio tradizionala) INAZIO, / gure patroi handia, /
Jesusen konpainia / fundatu / eta dezu armatu, /
ez da ez / etsairik / jarriko zaizunik
inolaz / aurrean / gaurko egunean,
nahiz betor / Luzifer deabrua / utzirik infernua.
Zure soldaduak / dirade aingeruak,
zure gidaria / da Jesus handia.
Garaitu ditu / zure konpainiak / etsaiak.
Ez dauka fedeak, / ez kristau herriak,
ez dauka beldurrik / inongo aldetik.
Inazio hor dago, / beti ernai dago,
armetan jarria / dauka konpainia,
txispaz armaturik / bandera zabalik,
gau ta egun / guk guztiok / bakea dezagun,
beti gau eta egun.