Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Nire lekuko zarete zuek munduan.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Izan biziaren Jainkoaren samurtasunaren adierazpen.
Samurtasun zeuen aurpegian,
samurtasun zeuen begietan,
samurtasun zeuen irribarrean,
samurtasun zeuen hitzetan,
samurtasun zeuen egiteetan,
samurtasun zeuen borrokan.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Kanpoan dituzue zain hiritarrak eta auzotarrak.

Nire esku zarete zuek
mundu berri bat eraikitzeko:
haurridetasun-, askatasun eta zuzentasun-mundu bat.

Nire ezpain zarete zuek
hots egiteko pobreei eta marjinatuei
askatasunaren eta ugaritasunaren berri ona,

Nire oin zarete zuek
hurbiltzeko animo-keinuen eta ongitasun-hitzen
beharrean direnengana.

Nire pasio zarete zuek
ni sinesgarri egiteko zeuen etxe eta hirietan,
eta lortzeko, haurrak eta adinekoak haurride bizi daitezen.

Nire abangoardia zarete zuek
Erreinuaren udaberria lortzeko
eta hasikinak eskaintzeko premiarik handiena dutenei.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Isuri nonahi samurtasuna eta bizia.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Erreparatu zain duzuen jendetza horri guztiari.
Joan pozik.
Bidelagun izango nauzue egunero. (Florentino Ulibarri).