Jaunaren Igokundea C ABESTIAK 2019-06-02

SARRERA

Apostoluak mendi gainean / Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren, / Aitarengana igo zen.

R/.- Kristo sartu da zeruetan: / Gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan, / dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta / benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira / zeru aldera bazeuden.- R/-

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.

Eskerrak eta gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren izenari.- R/-

Herriei haren egin bikainak ezaguazi,
zabaldu haren izen handi.- R/-

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.- Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.- R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege, Jaungoiko Aita, guztiahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme.- R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua; erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu; erruki, Jauna.- R/.

Zu bakarrik saindua, zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa, / Jesu Kristo, Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/

SALMOA

R/ Lur osoa egiozu irrintzi / Jainkoari.

Herri guztiek, txalo jo ezazue, / Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri, / lurbira osoan errege handi.- R/.

ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik / -dio Jaunak-.
Ni zuekin nauzue egunero, / munduaren azken eguna arte.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

Bedeinkatua Jaunaren izenean / datorrena.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu. / Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik / gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu / ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.