Pazkoaldiko 5. igandea C ABESTIAK 2019-05-19

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena;
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

“Aleluia, aleluia, / Hilobitik piztu Jauna” (bis).

Ekaitzaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza / Jesus ona berpiztu da.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko / eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/

Jainkoa baita nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3), / Jaunari.
Eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari (2).

SALMOA

Bedeinkatua Jauna / gure Jainkoa.

Gupidatsua da Jauna / eta errukiorra,
berant haserre / eta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat, / errukior berak / egin dituenentzat.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Agindu berri bat ematen dizuet, / dio Jaunak:
Maita ezazue elkar, / nik maite izan zaituztedan bezala.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

R/.- Kristorekin guk fede bera, / bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean / zati asko, bihotzez bat,
Espiritua / bat eman digu Jainkoak: / hargatik gora diogu: R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea: / hargatik gora diogu.- R/

Deituak gaitu, / eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiz, /Jesus, zure esperantza: / hargatik gora diogu:- R/

Deituak gaitu / bere maitasun beroan,
gu haren gorputz / gaiten orain ta zeruan:
hargatik gora diogu.-R/.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina: / Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna: / Aleluia!

Zuregandik sortu dena: / Aleluia!
Hilobitik zutitu da: / Aleluia!-R/.

Oi Maria, bozkaria: / Aleluia!
Egiz baita piztu Jauna: / Aleluia!

Zeru-lurren Erregina: Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna: / Aleluia!