JAUNA DUT ARTZAIN

Artzain adoretsua, artegitik ateratzen gaituzu
eta bidean jartzen zeurekin
beste larre eta iturri batzuen bila.
Doktrina potoratuak (kontserba ontziratuak) zapuztera garamatzazu,
erritu behin eta berriz errepikatuak eta zentzurik gabeak bazter uztera;
eta dioskuzu: Joan bihotzak zaramatzaten lekurantz.
Zu zara artzain ona.
Zurekin, mendetasunetik
fede gozagarri eta pertsonalera igarotzen gara,
artaldekeriatik elkartasunera,
ikaratik askatasunera,
bakoiztasunetik solidaritatera,
beldurretik seme-alabatasunera.
Zurekin, etena dugu isiltasuna
eta ausardia dugu ahots ozenerako,
salaketarako eta erantzuterako;
baita kanturako eta gorespenerako ere,
pil-pil ari baita bizia geure barnean
eta taupaka bihotza esperantzaz.
Zu zara artzain ona. (Ulibarri, Fl.)