Urteko 29. igandea A ABESTIAK (2014-10-19)

SARRERA Jesus munduko argia ( Gora Jainkoa-2 51) (Bened 428)

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA Zoazte mundu guztira eta hots egin (Sal 116,1.2 Goretsazue Jauna atzerri guztiak) (Gora Jainkoa-2 79)

R/. Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna, atzerri guztiak,
goraipa ezazue, herri guztiak.

R/. Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

Sendotu baitu guregan bere maitasuna,
eta beti betiko dago haren leialtasuna.

R/. Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

ALELUIA (Mintzo eta kantu 2014 10/42)

Aleluia, aleluia. aleluia.

Izar argiak bezala
agertzen zarete munduan,
bizitzaren zentzu-bidea emanez.

Aleluia, aleluia, aleluia.

KREDOA

Sinesten du,
sinesten dut, Jauna,

SANTU (Bened 43)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik
dauzka zure distirak!
Hosanna, zeru goienetan
Bedeinkatua Jaunaren
izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita, zeruetan zarena;
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA AINTZA AITARI (Gora Jainkoa-7,205)

● Goresten eta bedeinkatzen zaitugu, Jainko Aita,
zure Seme Jesu Kristoren bitartez,
Espiritu Santuaren batasunean.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zugandik hartu ditugun gauza on guztiengatik
eta gizakiari Espiritua dohain eman diozulako.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Lurra emankor egiten duten eguzki eta urarengatik,
eta gizakiaren lanak sortu dituen tresna eta aurrerapen guztiengatik.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Lurpean sartu eta ernetzen den haziarengatik
eta gizon-emakumeen lanaren emaitza guztiengatik.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Gure familietako maitasunarengatik
eta giza bizitzako lagunarte
eta solidaritate-ezaugarri guztiengatik

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristoren irudiaren arabera,
gu zure antzeko nahi gaituzulako:
santu, on-on eta errukitsu,
eta hori lortzeko ematen dizkiguzun grazia guztiengatik.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristo gurutziltzatu eta berpiztuarengan, gure atsekabe eta pozaldiek,
gure ezbehar eta garaipenek,
argi berria hartzen dute.
Salbamen-misterio horren ondorio pozgarri guztiengatik.

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristoren salbamenari esker,
izadi osoa erdiminetan dago zeru berriak eta lur berria itxaroten.
Zure dohain dugun biziaren itxaropenak
guregan eta munduan eragiten dituen
giza aurrerabide eta maitasun-egintza guztiengatik

V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

AZKENA ZERU ETA MUNDUAK (Bened 572)

Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik

R/.- Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.

Maria, sortu zinen
errugabekoa
santutasun guztiaz
apaindutakoa. R/.