Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2014-12-14

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 abendualdia 1/56)

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barruna,
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 abendualdia 1/57)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU SANCTUS (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Mundu berri bat
egin nahi dugu,
zaude gurekin, Jauna.
Denok pozik bizi izateko,
Gora! Aleluia!

Gizonen goseak kendu
ZUK JAUNA.
Gaixoak senda itzazu
ZUK JAUNA.-R/.

Mende dagozenak libra
ZUK JAUNA.
Aska izkiguzu kateak
ZUK JAUNA.-R/.

Pakea ta justizia
ZUK JAUNA.
Emaiozu mundu honi
ZUK JAUNA.-R/.

Euskal Herria begira
ZUK JAUNA.
Gure egarria ase
ZUK JAUNA.-R/

AZKENA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak Zuri.