Hirutasun Santua C ABESTIAK 2016-05-22

SARRERA

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi
behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu.

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi
behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Espiritu batean
gorputz bat
garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita

Kristorengan
itxaropen bakar bat
bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
(e)ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, bedeinkatua zu,
gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.- R/,

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita, guztiahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme.- R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua;
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu; erruki, Jauna.- R/.

Zu bakarrik santua,
zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. AMEN.- R/.

SALMOA

Zure izena, Jainko Jauna,
zein eder zaidan
zeru-lur zabal zabalean.

Zure behatzen lana den ortzia ikustean,
Han ipini dituzun ilargi-izarrak ikustean:
Zer da gizakia, zu hartaz otoit zaitezen?
Edota gizakumea, zu hartaz axola zaitezen?.- R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari,
baden eta bazen
eta badatorren Jaungoikoari.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna, sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (bis)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan” (2).

Bedeinkatua Jaunaren izenean
datorrena.

“Hosanna, hosanna, zeru goienetan” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aintza Aitari (Goresten eta bedeinkatzen) R. Eskerrak zuri, Aita ona (osorik bideoa; nahi duenak eskatu Dionisiori) (Gora Jainkoa-7,205. or.)

AZKENA

Guztiok bat eginda, bihotza poz gainezka,
abes dezagun, bada,Mariren ontasuna.
Andre Maria.

Santuen Erregina gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun zerura jo dezagun.
Andre Maria.

Hirutasun berdina, batasun iraunkorra,
Mariren on eginak, salba gaitzala denak.
Andre Maria.