Garizumako 4. igandea C ABESTIAK 2016-03-06

SARRERA Basamortuan zehar dabila (Orduen liturgiako doinuak 408) (Loiola 491)

1.-Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

R/. Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak zu baitan
du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu
Bere berogarri.
Piztu itxaropena
Zure herriari.

2.- Israel berri gurutzearen
ondoren doa bidari;
bide iluna argitutzeko
hodeia dauka gidari.
Zerua du hark, Kristok agindu
erreinu eta lur berri;
honek dizkio oinak sendotzen
Jainko-herri berriari. R/.

3.-Herriak bere minaren minez
daude ezin egonetan;
bake, poz, argi, egia eta
maitetasun bilaketan.
Entzun zuk haien negar antsia,
eutsi bideko nekeetan.
larri baitabiltz zure+etxe bila
fedearen urratsetan. R/.

SALMOA

Txasta ezazue eta ikus
zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
Poztu bitez apalak hori entzutearekin.- R/.

Ebanjelio aurrekoa

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

Altxa eta banoa
neure aitagana
eta esango diot:
“Aita, bekatu egin dut
zeruaren aurka eta zure aurka”.

SINESTEN DUT

“Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena”.

SANTU santua santua (Bened 43: ohikoa)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut.
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!

AZKENA NIRE AMA TXIT LAZTANA (Bened 566)

R/.-Nire ama, txit laztana,
ni zuretzat har na(za)zu,
“lagundu (e)ta gorde beti,
zeruratu nazazu” (2).

1.-Ama batek ezin badu
semea gaizki+ikusi,
nola amarik onenak
al izango nau utzi. R/.

2.-Negarrezko erbestean
asko+igarotzen dugu;
gure malko samintsuak
arren, Ama, lehortu. R/.