SARRERA (Bened 283. or.)

Deika naukazu,
Jauna, zu zaitut,
beti lagun;
erruki nitaz,
nire oihua,
“arren entzun” (2).
Gizakumeok,
noiz arte zauzte bihotz gogor?
Uskeri zale
gezurretara hain erorkor!

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna;
errukia ta maitasuna.

Ene arima,
goretsazu Jauna,
nire barne osoak
haren izen deuna.
Ene arima,
goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu
hark zuri egina.- R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

“Bihotz-berri zaitezte,
–dio Jaunak–:
Hurbil da-eta
zeruetako erreinua”.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna,
sinesten dut
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan .(2)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

1.-Jauna, gure Jainkoa.
R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile,
R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta,
R/ Bedeinkatua zu.

2.-Jesus, Jainko Semea,
R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara,
R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude.
R/ Bedeinkatua zu.

3.-Espiritu Santua,
R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri,
R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina,
R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri,
R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri,
R/ Bedeinkatua zu.

AZKENA

AMA MAITE MARIA EGIGUZU LAGUN (Bened 541)
(ahapaldi egoki bat internetetik)

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.- R/.-