FEDEAN HEZIA GURE EGUNOTAN (Lukas 2,1-14)
Familia Santua B 2020-12-27

Lukasen pasarte hau, esanez bukatzen da: «Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen».

Gaur egun «fedean hezi» esaten dugunean, zer esan nahi izaten dugu? Zehazki, hau izaten da xedea: seme-alabek uler dezatela eta bizi dezatela erantzukizunez eta era koherentean Jesu Kristorekiko beren atxikimendua, Ebanjelioaren arabera era osasuntsu eta baikorrean bizitzen ikasiz.

Baina gaur egun fedea ezin bizi da nolanahi. Seme-alabek ikasi beharra dute gizarte deskristautu batean fededun bizitzen. Fede pertsonalizatua bizitzea esan nahi du honek, ez tradizioz, baizik eta erabaki pertsonal baten fruitu gisa: bizi den eta esperimentatua den fedea da, hau da, ez ideiez eta irakaspenez elikatzen den fedea, baizik eta esperientzia atsegingarriz: fede ez indibidualista, baizik eta nola edo hala elkarte fededun batean partekatua; erdigunetzat muina duen fedea, duda-muden eta galdekizunen artean bizi daitekeen fedea; ez fede lotsakorra, baizik eta konprometitua eta gizarte axolagabean aitortua.

Honek guztiak fedean hezteko estilo bat eskatzen du, zeinetan inporta duena esperientzia bat eskualdatzea baita, ideiak eta irakaspenak ematea baino gehiago; kristau-baloreak bizitzen erakustea, arau batzuen mendeko izaten baino gehiago; kristau-elkarte batean sartzen erakustea, indibidualismo erlijioso bat garatzen baino gehiago; Jesusekiko konfiantzazko atxikimendua lantzen laguntzea, fede-arazoak era abstraktuan askatzen baino gehiago.

Fedean hezteko orduan, etsenplua da alderdi erabakitzailea, funtsezkoa. Seme-alabek beren etxean berean aurkitzea «identifikazio-ereduak»; ez dakiela zail gerta nor edo zein bezala bizi behar duten jakitea, fedea era osasungarri, pozgarri eta erantzukizunezkoan bizi ahal izateko.

Jose Antonio Pagola