Romano Guardinik gaixotasun luze baten ondoren jaulki zuen: «Gogoeta egin dut, ikusteko, ea hitz bat topa litekeen adierazteko giza jarrera egoki bat biziaren aurrean, eta ez dut topatu bat besterik: Esperantza – Konfiantza. Konfiantza, zertan? Bizian? Existentziari dagokionean? Uste dut, abstrakzio oro errakuntza bat izango litzatekeela. Aitzitik, mundua kreatu duen harenganako konfiantza da, zentzu goren-gorenekoan mundua gidatzen eta kudeatzen duen harenganako konfiantza. Alde erabakitzailea Jainkoaren onginahia da, errotik onbera da gurekiko… Jainkoaz fidatzea: horra aterabide bakarra bizirauteko» (Romano Guardini, “Sobre el límite de la vida”).