Erramu igandea C (2019-04-14) ABESTIAK

SARRERA (ermita-atarian)

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

PROZESIOKOAN

R/.- Kristo gure Errege / adora dezagun
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun

Fede bizi baten / denok ernai,
Zureak gara gu, / o Jesus, bai,
zureak gara gu, / o Jesus bai,
ez beste jaberik / ez dugu nahi-. R/.

SALMOA

Nire Jainkoa / non zaude zu, / nola eskutik /utzi nauzu?

Ikusten nautenak
honela ari zaizkit barreka,
ezpain-keinu
eta buru-eraginka:
“Jaunagan du usteon,
salba beza;
maite badu,
onik atera beza”..-R/.

NEKALDI AURREKOA

Jesu Kristo guri mintza,
argi gure bihotzak.

Kristo gugatik menpeko egin zen heriotzaraino,
gurutzeko heriotzaraino.
Horregatik, Jainkoak goratu egin zuen, eta izen guztien
gaineko izena eman zion. R/.

NEKALDIKOAN TARTEKATZEKOAK

1.[(8 zenbakia bukatzean) «Ikara eta larria sentitzen hasi» pasartea bukatzean, (9)aren aurretik)]

Jesus nire Jaun maite / amodiotsua,
“damu dugu guztiok” (2) / “Zu nahigabetua” (2)

2.[(11 zenbakia bukatzean) «Ez dut ezagutzen zuek diozuen gizon hori» pasartea bukatzean, (12)aren aurretik]:

Jaungoiko santua / Jaungoiko indartsua / Jaungoiko hilezkorra,
gaitz guztietatik / gorde gaitzazu, Jauna.

3.[(18 zenbakia bukatzean) «Gizon hau, benetan, Jainkoaren Semea zen» pasartea bukatzean, (19)aren aurretik)]

Zu zara gure poza / gurutz salbatzailea

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

JAUNARTZEA

R/.-Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna” (2).

1.-Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
harek dakarren argia.-R/-

2.-Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan eta hitzetan:
jende guztien erdian. –R/

AZKENA

Bekatariok Ama
Birjina zaitugu,
“Zugan gure bihotza
guk ipintzen dugu” (2).
Egizu Zuk, Maria,
gugatik erregu,
“heriotzako orduan
ez gaitezen galdu” (2).