Corpus jaia A ABESTIAK 2017-06-18

SARRERA

Apaiz herri,
errege-talde,
Jainkoaren herri,
batzar santu,
goratu Jauna.

Goratua zu,
Aitaren seme maite hori.
Agur zuri,
Jainkoagandik irtendako hitza.- R/.

Goratua,
Kristo graziaren iturri.
Agur, zuri,
egarria kentzen / diguzun ur bizi.-R.

AINTZA

Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna.-R/.

Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme;
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna.-R/

Zu bakarrik, [-1] Santua.
Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/.

SALMOA

R/.- O Jerusalem,
zure Jaunari kantuz ekin.

Jerusalen,
ospa ezazu Jauna;
Sion, goretsazu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu baititu,
zure seme-alabak zure barnean bedeinkatu ditu.-R/.

ALELUIA

ALELUIA, ALELUIA, ALELUIA.

Ni naiz ogi bizia,
zerutik jaitsia,
dio Jaunak,
ogi honetatik jaten duena
betiraino biziko da.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jesus maitea zen azken afarian,
bera eman nahirik ardo (e)ta ogian,
guretzat zelarik hiltzeko aurrean,
maitasunak zeukan bihotza mendean

Gurtu zagun beti
Jesus Jainko Jauna,
Sakramentu hontan
gurekin dagoena.

Apostoluei minez esan die:
“Ni gaur saldua naiz,
bihar hilko naute;
Aitarenganako denbora zait bete;
Hona orain zenbat zaituztedan maite”

Gurtu zagun beti
Jesus Jainko Jauna,
Sakramentu hontan
gurekin dagoena.

Ogia harturik, mintzo da Jainkoa:
“Hau da Nire gorputz, zuek jatekoa;
orobat harturik ontzian ardoa:
“Hau da Nire odol isuritzekoa”

Gurtu zagun beti
Jesus Jainko Jauna,
Sakramentu hontan
gurekin dagoena.

AZKENA

Jauna, gure Jainkoa,bedeinkatua zu
zeru lurren egile, bedeinkatua zu
guztien salbatzaile, bedeinkatua zu
“gure jabe zara ta, bedeinkatua zu” (2).

Jesus, Jainko semea, bedeinkatua zu
guregatik hil zara, bedeinkatua zu
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu
“gure artean zaude, bedeinkatua zu” (2).

Espiritu Santua, bedeinkatua zu
bizian bizigarri, bedeinkatua zu
poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu
“malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu” (2).