GAIA

liturgia oro har
2018/03/12

Oharra: VIA CRUCIS PDFa ikusteko, sakatu Via Crucis titulua; dokumentua irekitzean orri erdi bat aterako zaizu; orri horren eskuinaldean, goian, laukitxo batean gezi bat gorantz; sakatu laukitxo hori eta PDF osoa agertuko zaizu. Goza dezazula

2018/02/21

OI KRISTOREN GURUTZEA!

Frantzisko aita santuaren otoitza Erromako Koliseoko Gurutze Bidearen bukaerarako Ostiral Santua 2016-03-25

1.-Oi Kristoren Gurutzea, Jainkoaren errukiaren eta giza injustiziaren sinboloa, maitasunezko buru-eskaintza gorenekoaren eta zorakeriaren egoismo handienaren ikonoa, herio-tresna eta piztuera-bidea, obedientziaren seinalea eta saldukeriaren ikurra, pertsekuzioaren urkabea eta garaipenaren ikurrina.

2.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu zutik geure anai-arreba asasinatuengan, ezpata basatiak, isiltasun lotsagarria testigu, bizirik hil, lepo egin dituenengan, burua moztu dietenengan.

3.-

2018/02/12

Garizuma : “Lurraren hautsetik” Ernest Alhat-en bertsuak
LURRAREN HAUTSETIK.

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste

2018/02/12

GARIZUMA Urrikiaren urte sainduko Garizumako kantua
Kantu hunen hitzak 2000. urtean egin zituen Emil Larre-k (1925-2015). Ez dute zimurdura bat ere hartu: seme galduaren parabola gogoratzen dute eta Izraelgo herriaren martxa luzea Moisen agintepean.

Doinua kantika zahar batena da, “Zer dire gure egunak”: hunek merexiko luke igandetako biltzarretako kantu bilduman berriz sartzea. Aita Gabriel Lerchundi-k, “Kantikak” bere kantu bilduman, dio: “Egia ote da, askotan erraiten den bezala, aire hau Aita Cestac-en

GARIZUMA
HAUSTERRE EGUNA
BERROGEIALDIA
PAZKOA HELMUGA

2009-02-25
Benetan, Jainkoaren bila

1.-Bi gai nagusi ditu Pazko-prestaketa den Garizumak: batetik, izangaiak edo katekumenoak bataiorako prestatzea; bestetik baraua. Bi gai hauek bakoitza bere aldetik sortu ziren antzinako kristauen artean. Bakoitzaren iraupena askotarikoa izan zen. Baraua, hasiera batean, bi egunekoa izan zen. Hiru astekoa ere bai gero. Bataiorako prestaketa ere, askotarikoa izan zen iraupenari dagokionez, eta Garizumarekin loturarik gabea hasiera batean.

2.-Berrogeialdi hau, koptoen Elizan, Jesusek

2018/02/05

Benito Amundarain Aitagana 2018-02-01
HOMILIA

Atzo, albistea emanez, adiskide eta lagun askori idatzi nienarekin hasiko naiz.

«Gure anaia Benito (Markos) Aitagana joan zaigu. Luze egin du gaixo. Aukera eman dio horrek, bere bizitza luze, tirabiratsu, malkortsu, murko-aldapa gorabeheratsuan, zein gidalerro nagusi izan duen familiartekoei eta adiskide batzuei agerian ipintzeko. Gaixoaldi honetan, batetik, elkarrekin otoitz labur bat eginik, berak bakarrik jardungo zuen beste otoitz laburren batekin jarraitzeko (ezin atera izan dut zein zen

2018/01/09

Errefuxiatuak 2018-01-14 (Arratiako elizatik hartua)
https://youtu.be/X1KFZAOTHoQ

Jainko Aita bakarrak
gu gara eginak,
zorion bila gabiz (2)
bideak bardinak.

Gure antzeko dabez
amets ta ezinak
errefuxiatuak (2)
eta etorkinak.

Jesus ume txiki
ekarri gogora
Herodesen beldurrez (2)
ihes Egiptora.

Antzera datozenak
ez bota kanpora,
onartu ta elkartu (2)
gaur gure ondora.

(Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Mundu Ekitaldia. Goiburua: Onartu, babestu eta integratu etorkinak eta errefuxiatuak). Vatikanoak 20 neurri nabarmendu ditu, NBEren (ONUren) Batzar Nagusiak 2018ko irailean onartuko

2017/11/27

2017-11-27an nire lagunei bidalia: GURE AITA berritua
Datorren igandetik, abendualdiko 1. Igandetik, GURE AITA otoitzaren itzulpen berria izango dute frantsesez: “Ez gaitzazu tentaldira eraman” ordez “Ez gaitzazu tentaldian sartzen utzi” esango dute. (Ikus beherako frantsesekoen arrazoibidea)

Guk, berriz, euskaldunok, norbaiten setakeriaz eta temakeriaz, “ez gaitzazu gu tentaldira eraman” esaten jarraitu beharko dugu; ezin aukera hobea izan dugu, Meza Liburua eta Liturgiako Irakurgaiak berrikusi ditugunean, euskaraz ere itzulpen jatorra egin eta “ez

Page 10 of 11