GAIA

Lapurdi Irratia
2016/05/03

JESUSEN ZERURAT ALTXATZEA

SALBATORE C

Lehen irakurgaia

(Jesus zerurat altxatzen)

Apostoluen Egintzetarik 1,1-11

1 Teofilo maitea, nere lehen liburuan,
hastetik zerurat altxatua izan zen egunera arte
Jesusek egin eta irakatsi zuen guzia izkiriatu dut.
2 Zerurat igan aitzin, Izpiritu Saindua baitan,
bere manuak eman ziozkaten berak hautatu Apostolueri.
3 Heieri agertu zitzaioten bizirik, Pasione ondoan:
horren froga ainitz eman zioten,
berrogoi egunez bere burua ikustera emanez,
eta Jainkoaren erreinuaz mintzatuz.
4 Heiekin jaten ari

2016/04/26

BAZKOKO SEIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Paganoak Elizan onartuak Juduen ohidureri jarraiki gabe)

Apostoluen Egintzetarik 15,1-2. 22-29

1 Judeatik jautsi ziren jende batzu Antiokiako haurrideeri
irakaspen hunen emaiten hasi ziren:
“ Moisenganik den ohiduraren arabera ez bazirezte ebakitzen,
ez zaitezkete salba.”
2 Hortarik, gatazka sortu zen,
eta Paulok eta Barnabek eztabada gogorra izan zuten heiekin.
Orduan, Paulo eta Barnabe eta beste batzu
Jerusalemerat iganen zirela erabaki zen,
Apostolu eta Zaharrenganat, auzi horren xuritzera.

2016/04/20

BAZKOKO BOSGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Misionest ibilaldia )

Apostoluen Egintzetarik 14, 21b-27

21 Paulo eta Barnabe Ikoniorat eta Pizidiako Antiokiarat itzuli ziren.
22 Dizipuluen bihotzak azkartzen zituzten,
eta fedean irautera sustatzen, erranez :
“Herstura ainitzetarik pasatu behar dugu
Jainkoaren Erreinuan sartzeko.”
23 Eliza bakotxean Zaharrak izendatu zituzten,
eta, otoitz eta barur egin ondoan,
Jaunaren eskuetan utzi zituzten, haren baitan sinetsi baitzuten.
24 Gero, Pizidian barna, Panfiliarat heldu ziren.
25

2016/04/13

BAZKOKO LAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Ebanjelioa paganoeri iragarria edo predikatua )

Apostoluen Egintzetarik 13, 14. 43-52

14 Paulo eta Barnabe Pisidiako Antiokiarat etorriak ziren.
Larunbatkari zinagogan sartu ziren.
43 Batzarra barreiatu zelarik, Judu eta Juduberri jainkozale ainitz
Paulo eta Barnaberi jarraiki zitzaizkien.
Hauek, heiekin mintzatuz,
Jainkoaren graziari atxikiak egoiteko sustatzen zituzten.
44 Ondoko larunbatean, kasik hiri osoa bildu zen
Jaunaren hitza entzuteko.
45 Hainbeste jende ikustearekin, Juduak bekaizkeriaz bete ziren;
eta

2016/04/07

BAZKOKO HIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Apostoluen kontrako pertsekuzioa )

Apostoluen Egintzetarik 5, 27b-32; 40b-41

Apostoluak Biltzar nagusiaren aitzinerat ereman zituzten.,
27 eta apez nagusiak erran zioten:
28 “ Zorrozki debekatu ginautzuen gizon horren izena irakastea,
eta horra Jerusaleme osoa zuen irakaspenaz bete duzuela.
Gizon horren heriotzea gure gain ezarri nahi ote duzue?
29 Petrik eta beste Apostoluek ihardetsi zioten:
“ Jainkoaren errana egin behar da lehenik, ez gizakiena.
30 Gure

2016/03/29

BAZKOKO BIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Lehen giristinoen elkartea )

Apostoluen Egintzetarik 5,12-16

12 Jerusalemen, Apostoluen eskuz,
seinale eta egintza harrigarri ainitz gertatzen ziren herrian.
Gogoz bat, fededun guziak Zalomonen aterpean egoiten ziren.
13 Beste nehor ez zen heienganat biltzera ausartatzen,
herriak goraipatzen bazituen ere.
14 Gero eta gehiago ziren fedearen bidez
Jaunari elkartzen zitzaizkionak, gizon eta emazte.
15 Eriak karrikarat ateratzen zituzten, eta ohe eta andetan ezartzen,

2016/03/23

BAZKO EGUNA

Lehen irakurgaia

( Apostoluak Jesusen Piztearen lekuko)

Apostoluen Egintzetarik 10,34.37-43

Petri Zezarerat etorri zen, ehuntari erromano baten etxerat.
34 Hunela mintzatu zen:
37 “ Badakizue zer gertatu den Galileatik hasi eta Judea osoan,
Joanesek predikatu bataioaren ondotik:
38 Nazareteko Jesus,
Jainkoak kontsekratu zuen Izpiritu Sainduaz,
eta indarrez bete.
Bazabilan ongia eginez,
eta debruak bere meneko zauzkan guziak sendatuz,
Jainkoa berekin baitzuen.
39 Eta gu, Apostoluak,
harek Juduen lurraldean eta Jerusalemen
egin dituen

2016/03/23

Bazko gaua

Ondoko zazpi irakurgaien erran-nahia.

Liturgiak zazpi irakurgai aurkezten dauzkigu gau-beila huntan. Zer lotura dute
elgarren artean ? Gakoa juduek ospatzen zuten Bazko bestan da. Bazkoak, Torah-ren Kaldear
itzulpenean, badu olerki bat, “Lau gauena” deitua. Jainkoak gizadiari buruz duen asmoa
irudi handieder batean erakusten du. Lau gau horiek dira : munduaren eta gizadiaren
kreatzea, Abrahamen frogapena bere seme Izaak eskaini zuelarik, Egiptotik ateratzea, eta
munduaren azkena.
Gau huntako gure

2016/03/22

OSTIRALE SAINDU

Lehen irakurgaia

Izai profetaren liburutik 52,13 – 53,12

13 Ene zerbitzaria ongi aterako da, dio Jaunak,
handi, ospetsu eta guziz goratua izanen da.
14 Asko harriturik gelditu ziren, hura ikusi eta,
hain zagon itxuragabetua, gizona zenik ere ez baitzuen iduri.
15 Halaber, herri asko harrituko dira,
haren aitzinean erregeak mutu geldituko,
behinere erran ez zitzaiotena ikusiko baitute,
behinere entzun ez zutena adituko.
53,1 Nork sinetsiko zuen entzun duguna?
Nori agertu zaio

2016/03/22

OSTEGUN SAINDU
Kontzilioak egun saindueri beren bazko izaitea eman diotenetik, ortzegun sainduak bere egiazko
nortasuna bereganatu du, gure fedearen erdi-erdian denaren ospatzea : heriotzetik pizterat « pasatzea’
(Bazkok hori erran nahi du).
Heriotzea, heriotze libratzailea lehen irakurgaian erakutsia da : Juduek ospatzen zuten librantza
bildots baten sakrifikatzea zen. Bildots hura kristoren aitziniduria zen, bekatua kentzen duen Jainkoaren
bildotsa, bide berez egiazko libertatea emaiten daukuna. Bainan Paulok du agerian ezartzen eukariztiaren

Page 29 of 38