GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/10/25

Zortzi ate Jainkoaren Erreinuan sartzeko
Santu Guztien Eguna (2021-11-01

Santu Guztien Eguneko jaian, zoriontasunak entzungo ditugu ebanjelioan. Historian barna hainbat eta hainbat gizon-emakume santutasunera eraman izan duen bidea adierazteko modu bat da. Ezin da komentatu zoriontasun horietako bakoitza leku labur batean. Haiek ulertzeko oinarrizko zertzelada bakan batzuk aipatuko ditut.

Zoriontasunak ez dira oztopo-lasterketa bat

Kristau askok, oztopo-lasterketatzat hartzen ditu zoriontasunak, Jainkoaren Erreinuaren helmugara iritsi arte.

Eta lasterketa zail gertatzen bada, etengabe egiten badugu estropezu,

2021/10/25

ZERUA SINETSI
Santu Guztien Eguna 2021-11-01

Santu Guztien kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste.

Zerua sinestea niretzat, uste hau ezin onartu ahal izatea da: bizitza hau gutako bakoitzarentzat bi hutsune izugarri handiren arteko parentesi koxkor bat besterik ez dela. Jesus sostengutzat hartuz, barruntatzen dut, sumatzen dut, desiratzen

2021/10/25

MAITASUNA IKASI EGITEN DA Markos 12,28-34
Urteko 31. Igandea B 2021-10-31

Kasik inork ez du uste, maitasuna pixkana ikasiz joan beharreko zerbait dela, bizitza osoan barna ikasi ere. Jenderik gehienak jakindakotzat ematen du gizakiak berez dakiela maitatzen. Horregatik hauteman daiteke hainbeste errore eta hainbat anbiguotasun maitasunaren mundu misteriotsu eta erakargarri horretan.

Bada uste izaten duenik, maitasuna funtsean maitatua izatean datzala eta ez maitatzean. Horregatik ematen dute beren bizitza egin ahalak egiten, norbaitek

2021/10/24

Manamendurik nagusiena (Markos 12,28b-34)
Urteko 31. igandea B 2021-10-31

Bartimeo itsua sendatzearen pasadizoak Jerusalemera bidean utzi gintuen aurreko igandean. Segidan, Markosen kronologian, sarrera garaitsua gertatu da igandean; tenplua garbitzea astelehenean; asteartean, berriz, galdeketa egin diote Jesusi, tenpluko zabalgunean, agintariek bere ahalmenaz, eta fariseuek eta herodestarrek Zesarri eman beharreko zergaz, eta saduzearrek piztueraz. Asmo txarrez egindako aurkaritzak dira; baina ustekabeko eszena gertatuko da azkenean: lege-maisu batek Jesusen jakinduria aitortu du.

1.-Lege-maisu bat da

2021/10/24

AZALEKO ATEISMOA (Markos 12,28-34)
Urteko 31. igandea B.- 2021-10-31

Aski jende igaro da, azken urte hauetan, Jainkoarekiko fede arin eta azalekotik ateismo, era berean, arin eta erantzukizun gabeko batera. Badira beren bizitzatik jarduera erlijioso guztiak uxatu dituztenak, eta elkarte fededun batekiko harreman guztiak eten dituztenak. Baina aski al da hori, pertsona batek bizitzaren azken misterioarekin duen jarrera serioski konpontzeko?

Badira esaten dutenak, ez dutela sinesten, ez Elizan, ez «apaizen asmakizunetan», baina Jainkoagan

2021/10/23

Urteko 30. igandea B ABESTIAK 2021-10-24

SARRERA

Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Asko lagundu / diguzu, Jauna.
Hauxe da poza / guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak / erakartzean,
bageunden

2021/10/23

Urteko 30. Igandea B 2021-10-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, arazo edo gai zein baino zein aberatsago eta gaurkoagok dakarzkigute.

Lehenengo irakurgaian, Jeremias profeta (31,7-9) mintzo zaigu. Jainkoaren ahoan hitz hauek jarri ditu: «Begira! Iparraldetik ekarriko ditut, lurreko azken mugetatik bilduko. Jendetza izugarria itzuliko da: itsuak eta herrenak ere bai, emakume haurdun eta emakume haur izan berriekin batera. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut».

Zer gogoratzen digu horrek? Jeremiasek esan digu,

2021/10/22

URTEKO 30. IGANDEA B (2021-10-24)

SARRERA

Senideok, urteko 30. igandea ospatzen dugu gaur.
Igande honetako irakurgaiek Jainkoaren maitasunaren ezaugarri berezi bat agertzen digute: haren errukia, haren onginahia. Ezin utzi du gizadia bertan behera, «Hor konpon!», esanez. Ez. Guztiz kontra: deika eta deika jarraitzen du, beragana joan gaitezen deika. Horixe nabari da lehen irakurgaian, Jeremiasen pasartean: «Aita izango naiz Israel herriarentzat».
Ebanjelioan, berriz, Bartimeo itsua ageri da, bide bazterrean eseria. Haren oihuak

2021/10/18

GARRASI GOGAIKARRI BAT Marcos 10,46-52
Urteko 30. Igandea B 2021-10-24

Jesus Jerikotik irten da Jerusalemerako bideari ekiteko. Bidelagun ditu ikasleak, baita jende gehiago ere. Bat-batean oihuak entzun dituzte. Eskeko itsu bat da, bide-ertzetik Jesusi deika: «Daviden Seme, erruki zaitez nitaz!”

Itsutasunak ez dio uzten gainerakoek bezala bizitzaz gozatzen. Ezin joango da inoiz ere Jerusalemera erromes. Gainera, itxi egingo lizkiokete tenpluko ateak: itsuak ezin sartu ziren eraikin sakratuan. Bizitzatik bazterturik, jendeak marjinaturik, Jainko-aren

2021/10/17

Dirurik nahi ez zuen eskekoa (San Markos 10,46-52)
Urteko 30. igandea B 2021-10-24

Igande honetako ebanjelioak, Jesusek jendaurreko bere bizitzan egindako azken miraria dakar. Baina ez da mirari hori beste bat gehiago; kontaerak ezusteko interesgarriak dakarzkigu.

Bartimeo itsuaren protagonismoa

Espero genezakeenaren kontra, protagonista nagusia ez da Jesus. Bidean ibiltari ibiltzera mugatu da hau eta, norbaitek beraz gupidatzeko eskatuz behin eta berriz oihu egiten diola entzutean, ezta hurbildu ere harengana nor den jakiteko. Azkenean,

Page 4 of 218