GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/03/09

Moises, emakume samariarra eta mozkor bat (Joan 4,5-42)
Garizumako 3. igandea A (2020-03-15)

Garizumako 3 A, 4 A eta 5 A igandeetako ebanjelioak San Joanen ebanjeliotik hartzen ditugu; iturburu (emakume samariarra), munduaren argi (jaiotzetiko itsua) eta bizi (Lazaro berpiztea) bezala aurkezten digute Jesus. Gure premia handienen (ura, argia eta bizia) sinbolo dira eta nola ase ditzakeen Jesusek.

Hiru urketari, hiru ur-mota eta mozkor bat

Garizumako hirugarren igande honetako irakurgaiak izen handiko hiru pertsonaiaz

2020/03/09

BADA ELIZAN ONDO EZ DOAN ZERBAIT
Garizumako 2. igandea A 2020-03-15

Joanen ebanjelioak birsortu du eszena, baina Jesus nolako zen ezagutzeko aukera demaigu. Profeta bat, bakarrik eta adiskideki emakume samariar batekin hitz egiteko gai dena, herri likits eta juduek gorroto duten herri batekoarekin. Gizon bat, giza bihotzeko egarriari entzuteko eta pertsonaren bizitza eraberritzeko gai dena.

Sikar-eko putzu ondoan, biziaz mintzo dira biak. Senar ez duen gizon batekin bizi da emakumea. Jesus badaki,

2020/03/07

Garizumako 2. igandea A (2020-03-08)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaia eta ebanjelioa oso interesgarriak ditugu, eta alde askotatik. Bietan alde bat bera nabarmentzekotan, hauxe izango litzateke: bietan, pertsona batzuek –lehenengoan Abrahamek eta ebanjelioan hiru ikasleek− Jainkoaz izandako esperientzia ageri da. Esperientzia pertsonala.

Baina mezuari heldu aurretik, esan dezagun garbi, gure artean nahasmendu bat bederen saihesteko, gaurko ebanjelioko pasadizoa ez dela historikoa; ez da Nazareteko Jesusen lurreko bizitzan gertatua. Baizik eta, Jesusen piztueraren ondoko esperientzia

2020/03/06

GARIZUMAKO 2. IGANDEA A 2020-03-08

SARRERA

Anai-arrebok, Garizumako bigarren igandea dugu gaur. Lehenengo irakurgaian eta ebanjelioan bi pertsona berezi ageri dira: Abraham eta Nazareteko Jesus. Biak fede handiko gizonak.
Abraham eta Sara, senar-emazteak, artzain ibiltari ziren. Eta non bizi bila, migratu beharrean gertatu ziren. Gaur egun milaka eta milaka pertsona gertatzen den bezala, premiak eraginda..
Bidean zebilela, Jainkoaren esperientzia bizia izan zuen Abrahamek. Herri ugari baten aita izango zela esan zion

2020/03/05

MEZA GARIZUMA 2. ig A Abestiak (2020-03-08)

Basamortuan zehar dabila (Loiola 491
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri:
piztu itxaropena
zeure herriari.

SALMOA
Agertu zure errukia.
Bedeinka, Jauna, zure+herria.

Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala Hark egin duen guztia.

2020/03/02

JESUSI ENTZUN (Mateo 17,1-9)
Garizumako 1. igandea A (2020-03-08)

Eskuarki «Jesusen antzaldaketa» deitu ohi dugun kontakizun korapilatsu honen erdigunea Ahots batek hartzen du; «hodei distiratsu» berezi batetik datorren Ahotsa da. Biblian sinbolotzat hartzen da hodeia, agertzen eta, aldi berean, ezkutatzen zaigun Jainkoaren misteriozko presentziaz hitz egiteko.

Ahotsak hitz hauek jaulki ditu: «Nire Semea da hau, nire maitea, nire kuttuna. Entzun berari». Ikasleek ez dute nahastu behar Jesus beste inorekin, ez Moisesekin eta

2020/03/02

GARIZUMA 15 EKINTZA XUME (2020ko otsaila)

Okelaren baraualdi hutsa amaitu da Garizuman.
Ikusi duzue zein ederra den?
Frantzisko Aita Santuak karitatezko 15 ekintza xume proposatzen ditu, Jainkoaren maitasunaren adierazpen zehatz gisa aipatu dituenak:

1. Agurtzea (beti eta edonon)
2. Eskerrak eman* (nahiz eta ez izan “egin beharrik”).
3. Besteei gogorarazi zenbat maite dituzun.
4. Pozez agurtu egunero ikusten dituzun pertsona horiek.
5. Bestearen* historia* entzutea, aurreiritzirik gabe,* maitasunez* baino.
6. Gelditu

2020/03/02

Ukapenetik garaipenera (Mateo 17,1-9)
Garizumako 2. igandea (2020-03-08)

Hilabete eta apur bat gehiagora, Aste Santua hasiko denean, gure kaleetan Jesu Kristo gurutziltzatuaren askotariko irudiak igaroko dira. Jendeak errespetu handiagoaz edo txikiagoaz begiratuko die. Ez du esango, ordea, inork: «Terrorista zen eta biraogilea. Oso ondo egin zioten hiltzearekin». Baldin eta Jesusen gure irudia, beraren azkena hain tragikoa izan arren, baikorra bada, hein handian gaurko ebanjelioari zor izango diogu.

Igande honetako hiru irakurgaien gai

2020/03/02

BELDURRA ELIZAN (Mateo 17,1-9)
Garizuma 2. Igandea A 2020-03-08

Segur aski, beldurra da Jesusi leial jarraitzean, kristauak gehienik gerarazten dituena. Gaur egungo Elizan bada bekaturik eta ahuldaderik, baina nagusiki arriskuarekiko beldurra dago. Hirugarren milurtekoa kristau-fedearen bizipena berritzeko ausardiarik gabe hasi dugu. Ez da zaila beldur horietakorik seinalatzea.

Beldurra diogu berri den edozeri, «iraganari eusteak». Ebanjelioari leial izatea automatikoki bermatuko balu bezala. Egia da, Vatikano II.a kontzilioak biribil baieztatu zuela Elizan «eten gabe

2020/02/29

Garizumako 1. igandea A (2020-03-01)
HOMILIA

Anai-arrebok:

Garizuma hasi berria dugu, joan den asteazkenetik. Gaurko ebanjelioa Jesusen hiru tentazioez mintzo zaigu.

Lehenik eta behin, zer da garizuma oro har? Labur-labur esango dut.

Garizuma esperantzaren bidea da. Izan ere, Pazkorako prestatzeko aldia da. Gure esperantza da Pazkoa. Berrogeialdi hau Pazkoaren argipean bizi behar dugu. Pazkoa piztuera da. Jesusen eta gure piztuera. Garizuma, penitentzia-aldia ere bada, baina penitentzia ez da helburua, bidea da.

Horrenbestez, on egingo digu

Page 3 of 170