GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/01/11

Jesusen bataioa A 2020-01-12

HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen bataioa ospatzen dugu gaur. Eta geure bataioa. Mezu aberatsa dakarkigute irakurgaiek.

Joan den astelehenean, artean haur agertu zitzaigun Jesus. Eguberri egunean pobreei eta apalei agertu zaie. Epifania egunean paganoei edo jentilei.

Eta bataiokoan? Marcos ebanjelariak modu laburrean agertu digu guztia: «Uretik irtetean, zerua urratzen ikusi zuen Jesusek, eta Espiritua beragana jaisten uso baten irudipean», eta ahots bat entzun zen: «Nire Seme maitea zara zu, nire kutuna». Markosen arabera,

2020/01/10

JAUNAREN BATAIOA (A) 2020-01-12

SARRERA

Senideok, joan den astelehenean, Epifania egunean, artean haur zen Jesus ospatu genuen. Gaur, liturgiak jauzi handi bat egitera garamatza: Jesus gizon eginik aurkezten digu.
Hain zuzen, Jesusen Bataio-eguna ospatzen dugu gaur. Hogeita hamar urte inguru zituen Jesusek. Beste jende bekatariaren lerroan jarri zen bera ere.
Zergatik, ordea? Jesusek ez zuen bekaturik.. Ez da gauza erraza galdera horri erantzutea. Behar bada, honengatik: gizon egitean egin zuen bezala, beste

2020/01/06

Jesusen Bataioa A ABESTIAK 2020-01-12

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu….R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta

2020/01/06

BESTE ETAPA BAT (Mateo 3,13-17)
Jesusen Bataioa A 2020-01-12

Jesusen profeta-jarduera kontatu aurretik, haren bizitza errotik aldatuko duen haren esperientzia batez mintzo zaizkigu ebanjelariak. Joanen bataioa hartu ondoren, Jesusek sentitu du Jainkoaren Seme maitea dela, goitik behera Espirituaz betea. Espiritu horrek arnasturik, Jesusek ibiliari eman dio guztiei hots egiteko, bere bizieraz eta mezuaz, gizakiaren adiskide eta salbatzaile den Jainko baten Berri Ona.

Ez da harritzekoa, Aita Santuak guztiok gonbidatzea datozen urteetan «beste

2020/01/06

Jesusen Bataioa A (2020-01-12)

Ebanjelioa: testu laburra baina edukiz oso aberatsa (Mateo 3,13-17)

Jesusek Jordan ibaira egindako bidaia kontatuz hasi da Mateo, han Joanek bataia dezan. Mateoren informazioa ezin laburragoa da. Nondik nora izan zuen Jesusek Bataiatzailearen jardueraren berri? Bere bizitzako zein unetan? Zein adinetan? Zerk eragin zion bila joatera? Ebanjelariak ez du ezer esaten. Ez dio aipatu ere irakurleari Jesusen eta lehentxeago aipatutako pertsonaiaren arteko kontraste sakona. Joanek bera baino ahaltsuagoa

2020/01/06

ESPERIENTZIA PERTSONALA (Mateo 3,13-17)

Jesusen Bataioa A 2020-01-12

Jesusek Joan Bataiatzailearekin izan zuen topaketa, bere bizitzari bira eman zion esperientzia izan zuen. Jordan ibaiko bataioaren ondoren, Jesus ez da itzuli jada Nazareteko bere lanera; ez zaio atxiki Bataiatzailearen mugimenduari ere. Bere bizitzan xede bakar bat du orain: guztiei aldarrikatzea gizakia salbatu nahi duen Jainkoaren Berri Ona.
Baina Jesusen ibilbidea aldarazi dutenak ez dira izan, ez Bataiatzaileari entzun dizkion hitzak, ezta

2020/01/05

Epifania 2020-01-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Epifania hitzak agerpena esan nahi du. Liturgiak eguberrialdiko jaiak banatzean eta bereiztean, didaktika apur batez baliatu nahi du Jainkoa gizon egitearen misterioa hein batean argitzeko. Eguberrialdia, definizioz, Jainkoa gizadiari agertu izana da.

Batetik, Hebrearrei egindako idazkian (1,1-2) garbi dator: Jainkoak antzina era askotan hitz egin zion gizadiari profetez bidez; azken egun hauetan bere Semearen bidez hitz egin digu. Eta gaurko bezperetan antifona hau otoizten dugu: «Egun santu honetan

2020/01/04

Eguberri ondoko 2. igandea A 2020-01-05
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mateok (10,27) esana digu: «Gau ilunez esan dizuedana, esan zuen egun-argiz». Antzeko zerbait esan digu Joanek gaurko ebanjelioan: «Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi honek ilunpean egiten du argi, baina ilunak ez zuen onartu» (Jn 1,4-5).

Argi hori Jainkoaren sinboloa da. Eta Itun Berrian, batez ere, Jesus sinbolo.

Baina erreparatu diezaiogun Joanek esan duenari: Hitzarengan, hau da, Jesu Kristogan bizia zegoen, eta

2020/01/03

Epifania A ABESTIAK 2020-01-06

SARRERA

Zatozte, kristauak, / bihotzak pozturik,
zatozte guztiok / Belenera
jaio den gure / Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88 L-1 010-14

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.-R/

Jainko Jauna, Zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna

2020/01/03

EPIFANIA (A) 2020-01-06

SARRERA

Jaunaren Epifania ospatzen dugu gaur. Epifaniak Agerpena esan nahi du. Gaur, beraz, Jesus Jaunaren Agerpena ospatzen dugu. Jesus ez da etorri juduentzat bakarrik. Lurreko gizon-emakume guztientzat etorri da. Judu nahiz pagano.
Gaur, behin eta berriz, entzungo dugu hau: Jainkoaren maitasun salbatzaileak ez du mugarik, ez du onartzen inor baztertzerik; gizon-emakume guztiengana etorri da. Hau entzungo dugu: Jainkoaren maitasunak Jesus duela izena. Jesusek agertu digula Jainkoa zer den.
Munduaren

Page 2 of 164