GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/11/17

AZTERKETA
EGIAREN TESTIGUAREN AURREAN
Kristo Errege Eguna 2015-11-22

Jesus erailtzea erabakiko den prozesuan, Joanen ebanjelioak bakarreko solasaldi harrigarria dakar Pilatoren eta Jesusen artean; bata lurreko inperio boteretsuenaren ordezkaria eta bestea egiaren testigu bezala agertu den auzipetu atxilotua.

Hain segur, Pilatok bere tronu aurrean duen pertsonaia bitxiak bere baitan duen egia jakin nahi du, itxuraz: «Zu al zara juduen erregea?» Joan ebanjelariak oso gustuko dituen oinarrizko bi baieztapenez erantzun dio Jesusek.

«Nire erregetza

2015/11/14

Urteko 33. igandea B (2015-11-15)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bai lehen irakurgaia, bai ebanjelioa, ulertzeko zaila den hizkeraz mintzo zaizkigu. Batez ere, irakurgai laburrak dira, beren testuingurutik atereak. Horrela harturik, oso zaila izaten da ulertzea edozein testu eta edozein gertaera. Adibidez, joan den ostiralean Parisen gertatu den atentatua ezin argitu da testuinguru guztia kontuan hartu gabe; esaterako, Amerikako Estatu Batuetako Busch presidenteak Irak inbaditu izana kontuan hartu beharko litzateke; inbasio hark erein zuen, neurri

2015/11/13

URTEKO 33. IGANDEA B (2015-11-16)

SARRERA

Senideok, urteko 33garren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Kristo Errege Eguna ospatuko dugu; gaur hamabost, berriz, Abendualdia hasiko dugu.
Gaurko irakurgaiak harrigarri samar gertatuko zaizkigu, segur aski. Interpretazio sakona eskatzen digute. Honelako irakurgaiei hitzez hitz jarraituz, historia luzean interpretazioak ez ezik, egintzak ere burutu izan dira munduaren azkena hurbil dela pentsatuz: interpretazio okerrak eta egintza okerragoak askotan. Zenbat aldiz ez dute esan jakintsu usteko batzuek

2015/11/11

Urteko 33. igandea B ABESTIAK (2015-11-15)

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruetan / Jainkoari,
bakea lurrean / gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu,
bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.-R/

2.-Jainko Jauna, / zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.- R/

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, / Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu

2015/11/10

Urte latzak eta kontsolamendu hitzak
Urteko 33. igandea B (2015-11-15)

Hiru urte latz (k.a. 169-167)

K.a. 169-167 urteak partikularki latzak izan ziren juduentzat. Hain zuzen, 169an, Antioko Epifanes Siriako erregeak inbaditu egin zuen Jerusalem, tenpluan sartu eta objektu baliodun guztiak ostu, odol asko isuri ondoren. Eta 167an, herri-altxorreko ofizial batek, erregeak bidaliak, israeldar asko hil zuen, hiria arpilatu (harrapatu), etxeak eta harresiak bota, emakumeak eta haurrak gatibu hartu eta ganaduaz jabetu. Aldi

2015/11/10

KRISTAU KONBENTZIMENDUAK
Urteko 33. igandea B (2015-11-15)

Banaka banaka hiltzen ari ziren Jesus ezagutu zuten ikasleak. Gelditzen zirenek hura ikusi gabe sinesten zuten haren baitan. Eukaristian ezin ikusizko moduan presente zegoela aitortzen zuten, baina noiz ikusiko zuten haren aurpegi bizi-bizi hura?, noiz beteko zen harekin betiko topo egiteko zuten gogo hura?

Jesusen hitza maitasunez eta fedez gogoratuz jarraitzen zuten. Horixe zuten beren janaria pertsekuzio-aldi latz haietan. Baina noiz egiaztatu behar zuten hitz

2015/11/07

Urteko 32.igandea B 2015-11-08
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aste honetan, azaroaren 4an, Karlos Borromeoren (1538-1584) jaia ospatu dugu. Milango gotzaina izan zen. Egun horretako liturgian irakurri genituen Borromeoren hitz batzuk gogoratu nahi nituzke, asteko: Apaiz batek hau eta bestea nahi izango luke, baina ez du jartzen hartarako behar den baliabiderik. Beste batek dio salmoak errezatzean edo meza ematean burura mila gauza etortzen zaizkiola; horrelako horri galdetuko nioke: meza aurretik, «zer egin duzun sakristian?,

2015/11/06

URTEKO 32. IGANDEA B (2015-11-08)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 32garren igandea ospatzen dugu gaur. Liturgi urtearen bukaerara iristen ari gara.
Ebanjelioak Jesusek bizi izan duen esperientzia bat dakarkigu, Jerusalemeko Tenpluaren inguruan, lurreko bere azken astean. Emakume alargun pobre bat ikusi du Tenpluko dirutegian bi txanpon botatzen, eskura duen guztia. Alargunaren keinu horretan bere zoriaren aurrekari bat ikusi du Jesusek: egun batzuk barru berari gertatuko zaionaren aurrekaria: bere bizia emango du Jesusek, gizon-emakume guztien

2015/11/06

Urteko 32. igandea B ABESTIAK (2015-11-08)

SARRERA

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakea, zer bakea!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.

Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

2.-Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,

2015/11/03

Alargun onak eta teologo gaiztoak
Urteko 32. igandea B (2015-11-08)

Emakume alargun bat, fede handikoa (1. irakurgaia)

Kontakizun xume bat da; Asisko Frantziskoren gaineko legendak («Loretxoak») dakarzkigu gogora. Bere garrantzia ez du bere balio historikoan, baizik bere mezuan. Azpimarra ditzadan xehetasun batzuk:
1.- Protagonisten pobretasuna. Antzinako mundu hartan, patriarka-egiturakoan, jenderik marjinatuena emakume alargunak eta haurrak ziren; senarra edo aita hiltzeak, kasurik gehienetan, miserian uzten zituen. Gaurko kontakizunean, egoera larriagotu egin du lehorteak;

Page 185 of 218