GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/12/01

Morea al da pozaren kolorea?
Abendualdiko 2. igandea C (2015-12-06)

Baldin eta Pablo Iglesias, Podemos-en liderra, igandean mezara joango balitz (ez dut uste joaten denik), atsegin handia izango luke apaiza ikustean berak gogokoa duen kolorez jantzia ikustean; kolore morea da nagusi Abendualdian. Alabaina, kolore horren penitentzia-zentzuagatik aukeratu zuen Elizak, Garizuman bezala. Aukerarik egokiona ote?

Igande honetako irakurgaiek ez gaituzte penitentzia egitera gonbidatzen, baizik alai bizitzera. Baruk profetarenak espresuki agintzen dio Jerusalemi: «erantzi

2015/12/01

BASAMORTUA INGURUMEN
Abendualdiko 2. igandea C 2015-12-06

Lukasek ardura berezia agertu du une hartan botere politikoa eta erlijiosoa kontrolatzen duten pertsonen izenak zehatz emateko. Bere esku dute haiek guztia planifikatzea eta gidatzea. Alabaina, Jesu Kristoren gertaera erabakitzailea haien eraginaren eta boterearen eremuz kanpo prestatu eta gauzatu da, haiek ezer jakin eta erabaki gabe.

Horrela agertu ohi da beti munduan eta gure bizitzan gauzarik funtsezkoena. Horrela sartu ohi da giza historian Jainkoaren grazia

2015/11/27

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA (C) 2015-11-29

SARRERA

Senideok! Gaur abendualdia hasi dugu. Jesusen hiru etorrera ospatzen ditugu. Batetik, duela bi mila urte inguru, Jesus gizon eginik etorri zen. Bigarren, etorri dator beti sakramentu bidez edota eguneroko gorabeheretan. Hirugarren, aintzatsu etorriko da, mundu berpiztua Aitaren eskuetan ipintzeko.
Lehen etorraldian, Ama Mariagandik jaioz, pobre eta apal etorri zen, gu guztiotako bakoitzari eskua luzatzeko.
Bigarren etorraldia, egunero egiten digun bisita da. Guztiok maite gaitu. Eta bakoitza

2015/11/26

Abendualdiko 1. igande C ABESTIAK 2015-11-29

SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU
(Bened 156) (Loiola 457) (Gora Jauna-2, 5)

R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.

1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.

2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.

SALMOA

SALBATZAILEA ZATOZ LENBAITLEN (Sal 24:: Idazu Jauna zure bideak ikastea) ABENDU (Gora Jainkoa-2, 8. or.)

Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude

2015/11/24

Zuzentasuna, bakea eta askapena
Abendualdiko 1. igandea C (2015-11-29)

Beste urte liturgiko bat hastera goaz. Prestatzeko, beti bezala, Eguberriak ospatzera. Lehen irakurgaiak Daviden ondorengo baten etorrera agintzen digu; zuzenbidea eta justizia betez izango da errege; Judarentzat bake eta segurtasun-aro bat ekarriko du. Ebanjelioak, berriz, Jesusen bigarren etorrera iragartzen digu; ahalmen osoaz eta aintzaz etorriko da; gure askapenaren puntua izango da. Nola argitu hain desberdinak diren bi etorrera hauen batasuna? Segidako historia

2015/11/24

EGON BETI ERNE
Abendualdiko 1. igandea C (2015-11-29)

Ebanjelioetan datozen hitzaldi apokaliptikoek lehen kristau-elkarte haien beldurra eta ziurtasunik eza islatzen dituzte; Erromatar Inperio handi haren barruan, gatazka eta pertsekuzio artean, etorkizuna dilindan zutela, beren Jaun maitea, Jesus, noiz iritsiko zen ez zekitela ahul eta zaurigarri bizi ziren.

Hitzaldi horietako erreguak ere kristau haiek elkarri egin ohi zizkieten erreguen oihartzun dira, batak besteari Jesusen mezua gogoraraziz bizi baitziren. Erne bizitzeko dei hori

2015/11/21

Urteko 34. ig. B KRISTO ERREGEA 2015-11-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Poz handiaz ospatzen dugu gaur Kristo Erregearen eguna. Nor ez da alaitzen maite duen pertsona bat aintzaz betea ikustean? Baina ez da hori bakarrik: Kristo aintzatsu sentitzeak, geure aintza sentiarazten digu.

Senideok, poztu gaitezen benetan. Kristo berpiztua munduan Errege izateak eta sentitzeak, geure zoriona eta aintza sentiarazten dizkigu.

Baina zer errege mota da Kristo? Zer-nolako erregetza ospatzen dugu gaur? Elizaren historian ez da beti ikusi

2015/11/20

URTEKO 34. igandea KRISTO ERREGEA (2015-11-22)

SARRERA

Senideok, Kristo Erregearen eguna ospatzen dugu gaur. Bestalde, Liturgi Urteko azken igandea da; datorren igandean Abendualdia hasiko dugu: Kristoren etorrerara prestatzeko.
Kristo Erregearen jai hau Pio XIgarrena aita santuak sortu zuen, mila bederatziehun eta hogeita bosteko martxoaren hogeita bostean. Sortze honen testuinguru historiko eta soziala oso berezia izan zen: Europako mugimendu errepublikazale eta antiklerikalaren kontra ari zen eliz hierarkia. Eliz hierarkia, gehienbat, monarkikoa zen, erregezalea.

2015/11/19

Urteko 34. igandea B Kristo Errege ABESTIAK 2015-11-22

SARRERA

Kristo gure Errege
adora dezagun,
zeru-lurren jabe
aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai,
zureak gara gu, o Jesus, bai,
zureak gara gu, o Jesus, bai;
ez beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko

2015/11/18

Urteko 34. igandea B (2015-11-22)
Kristo Erregearen Eguna

Elizak beti bere bidea egiten du, eta datorren aste honetan bukatuko da urte liturgikoa, urte zibilarena baino hilabete aurretik. Abendu hileko igandeetan, Abendualdian Eguberriak prestatuko ditugu, eta segidan Eguberriak ospatuko. Baina orain urtea bukatzea dagokigu, eta Kristo Erregearen jaiarekin eta segidako astearekin egiten du hori Elizak.

Jai honen zergatia eta esanahia

Ez da oso antzinako jaia. Pio XI. aita santuak eratu zuen 1925ean. Horregatik, Kristo

Page 184 of 218