GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/12/09

Albiste on bat aski bitxia
Abendualdiko 3. igandea C (2015-12-13)

Joan den igandeko irakurgaiek agerian utzi zuten Abendualdiko kutsu alaia. Igande honetakoek are gehiago azpimarratzen dute hori. «Poztu zaitez, Siongo alaba, oihu egin alaitasunez, Israel; poztu zaitez bihotz-bihotzez, Jerusalem», esanez hasten da lehen irakurgaia. Haren oihartzuna jaso du Salmoak: «Oihu egin poz-jauzika, Siongo jendea: Handia da-eta zuen artean Israelgo Santua». Tonika berari atxiki zaio filipoarrei egindako gutuna: «Anai-arrebok: Bizi beti pozik

2015/12/09

Abendualdiko 3. igandea C ABESTIAK 2015-12-13

SARRERA

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean.
Gauaren erdian da
entzun deiadarra,
erne egon gaitezen,
badator senarra.

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean.
Nausia badator ta
lapurra bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala.

SALMOA

Gure artera betor, Jauna,
zure betiko bihotz ona.

Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
Badut uste on eta ez naiz beldur.
Jauna baita nire indar eta kemen,
bera izan

2015/12/07

EZ DUENAREKIN PARTEKATU
Abendualdiko 3. igandea C (2015-12-13)

Joan Bataiatzaileak basamortutik oihu egindako hitzak bihotza ukitu zion jendeari. Bihotz-berritzeko eta Jainkoari leialago izateko haren deiak askori eginarazi zion galdera: Zer egin behar dugu? Gizakiaren baitan beti harrotzen den galdera da hori, errotiko dei bat entzun eta geure erantzuna nola zehaztu ez dakigunean.

Bataiatzaileak ez die proposatu erritu erlijiosorik, ezta araurik eta manamendurik ere. Kontua ez da, berez, gauzak egitea, ezta

2015/12/07

Andre Maria Sortzez Garbia (2015-12-08)

HOMILIA

Anai-arrebok:

Andre Mariaren jai handia ospatzen dugu gaur. Esan nahi da, Elizaren jai handia. Esan nahi da Kristoren jai handia.

Andre Maria da, izan ere, lehen kristau handia. Gure Elizako kide handia. Jesusen ikasle eta jarraitzaile handia.

Andre Mariaren jaiaren giro honetan beste bi gertaera handia ospatzen digu. Hobeto esan, hiru gertaera.

Batetik, duela 50 urte eman zuen bukatutzat Paulo VI.a aita santuak Vatikano II.a kontzilioa. Joan XXIII.a aita

2015/12/06

Andre Maria Sortzez Garbia C (2015-12-08)

SARRERA

Jesusen ikasle handia da Maria. Gauza jakina da: jainko izan nahi izatean datza bekatua; Jainkoa alde batera utzi nahi izatea: jarreraz, jardueraz, bizieraz.
Jarrera hori gainditzeko, Jainkoak dohain handiak eman dizkio Mariari, gutako edozeini bezala. Maria, ordea, beste inor ez bezala baliatu da dohain horiez, pertsona bezala egiten joateko. Bere izate guztiaz aitortu du Mariak Jainkoa: «gerta dadila nigan zure hitza», erantzun dio aingeruari, bere

2015/12/06

Andre Maria Sortzez Garbia ABESTIAK 2015-12-05

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea..

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Kanta

2015/12/05

ANDRE MARIA
SORTZEZ GARBIA
2015-12-08

1.-Jai honek, «hasiera» hartakoek eta gerokoek, gizaki guztiek, jatorriz Jainkoagandik jaso dugun izaera garbi eta zintzoa sinbolizatzen du: Jainkoak bedeinkatu eta ontzat eman zuen «hasiera» hartako giza izaera hura: «Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak» (Hasiera 1,31).
2.-Andre Maria, sortzetik beretik eta bizitza guztian, Jainkoaren eta beste gizon-emakume guztien adiskide izan da: Jainkoak gizaki guztiei eman dien adiskidetasunari garbi eta zintzo eutsi

2015/12/04

Abendualdiko 2. igandea C 2015-12-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aste honetan, besteak beste, pozaldi handi bat izan dut. Agian, norbaitek pentsatuko du nire txorakeria bat dela. Baina, egia esan, poz handia sentitu dut albiste xume batekin.« Mundo Negro» izeneko aldizkarian irakurri dut. Txoko batean. Ondoren, Internetara jo dut, eta luzeago irakurri dut albistea. Hauxe. Paduako gotzain izan da Antonio Mattiazo. Erretiroa hartzeko eguna iritsi zaionean, zer egin duela uste duzue? Etiopiara joan da, misiolari.

2015/12/04

ABENDUALDIKO 2. IGANDEA (C) 2015-12-06

SARRERA

Senideok, abendualdiko 2garren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko irakurgaietan oihartzun handia du «bide egiteak», bidaiari izateak. Jainkoak, profetaren ahoz, hau diosku: zelaitu lurra, «Israel herria seguru ibili ahal dadin». Eta ebanjelioan, Joan Bataiatzaileak hauxe: «Prestatu bidea Jaunari». Bai; kristau-bizitza, Jesusen arabera, harekin batean bide egitea da, bidaiari izatea, erromes izatea. Norbaiti dei egitean, hau esan ohi dio Jesusek: «zatoz, eta jarraitu niri». Jesus bera ibiltari

2015/12/03

Abendualdiko 2. igandea C ABESTIAK 2015-12-06

SARRERA

Bakea ta justizia
bidali, mundura, Jauna,
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.
Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera,
zure herri
hau salbatzera.

SALMOA

Asko lagundu diguzu, Jauna.
Hau da poza guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia gorazarrez.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jaungoikoaren salbamena.
Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Page 183 of 218