GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/12/23

ZER FAMILIA?
Familia Santuaren Eguna C 2015-12-27

Kristau-familiaren eguna da gaur. Duela gutxi eraturiko jaia da, kristauek ospa dezaten eta sakondu, Jesusen espirituaren arabera hartu eta bizi duten familia-egitasmoa izan daitekeena.

Ez da aski familiaren balioa modu abstraktuan defenditzea. Ez da aski, orobat, familia tradizionalaz dugun ikusmoldea idealizatzea, Nazareteko familiaren ereduaren araberakoa izango bailitzan. Jesusi jarraitzeak batzuetan eska lezake zalantzan jartzea eta eraldatzea geure baitan oso errotuak ditugun familiari

2015/12/22

EGUBERRIEN NOSTALGIA
Eguberri eguna C 2015-12-25

Nostalgiaz beteak diren jaiak dira Eguberriak. Bakea abestu ohi da, baina ez dakigu nola eraiki. Zorionak opa izaten dizkiogu elkarri, baina gero eta zailagoa dirudi zoriontsu izatea. Opariak erregalatzen dizkiogu batak besteari, baina txera eta afektua dira behar ditugunak. Jainko haurrari abesten diogu, baina gure bihotzean itzaltzen ari da fedea. Bizitza ez da nahi izango genukeena, baina ez dakigu nola hobetu.

Ez da soilik Eguberritako sentimendu.

2015/12/20

JAINKOAREN ERRUKIA
ETA
GIZAKIAREN ERRUKIA

Euskaraz errukia esaten duguna, latinez «misericordia» esaten da. Eta bi hitzez moldatua da: «miseria» eta «cors» (bihotza). Bi eratara uler genezake: gizakiaren «bihotzaren miseria» eta Jainkoaren «bihotza» gizakiaren miseriaren aurrean. Alde batetik, gure miseria. Bestetik, miseria horren aurrean Jainkoaren jarrera. Eta berehala esateko: Jainkoari jasanezin gertatzen zaio gure miseriari hori; honi esaten diogu Jainkoaren bihotz errukitsua.

Jainkoaren bihotz errukitsua

Lehenengo, saia gaitezen pixka bat sakontzen Jainkoaren bihotz

2015/12/20

Abendualdiko 4. igandea C (2015-12-20)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioak jarrera eta jarduera berezi bi agertzen dizkigu. Berri Ona ezagutzen eta bizi denean hartzen diren jarrera eta jarduera dira.

Andre Mariak ama izango dela jakin du. Jakin du ere Elisabet, beraren lehengusina, ama izango dela. Hori jakinik, Maria ezin kabitu da bere larruan. Batetik, bere amatasunaren berri eman beharra sentitu du. Bestetik, Elisabeti laguntzera joan beharra sentitu: hari zorionak ematera eta laguntzera.

2015/12/18

ABENDUALDIKO 4. IGANDEA (C) 2015-12-20

SARRERA

Senideok, abendualdiko azken igandea dugu gaur. Hiru lekuko edo testigu berezi gogoratu ditugu abendualdian. Orain arte, profetak eta Joan Bataiatzailea izan ditugu gogoan. Gaur, modu berezian, Andre Maria gogoratuko dugu.
Abendualdiko lehenengo igandean esan genuen, salbamen-historia prozesu bat dela, hau da, ibilaldi bat. Ez da planto eginik geldi egotea. Ibiltze horren lekuko berezi-berezia da Andre Maria. Gaurko ebanjelioak modu grafikoan agertuko digu Mariak bihotzean bizi duen

2015/12/18

Abendualdiko 4. igandea C ABESTIAK 2015-12-20

SARRERA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

SALMOA

Salbatzailea,
zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

Israelgo artzain,

2015/12/16

Hiru etsenplu eta iragarpen bat
Abendualdiko 4. igandea C (2015-12-20)

Eguberrietarako egun gutxi falta direla, irakurgaiek hiru etsenplu bikain dakarzkigute jai horren zentzua bizitzeko, eta esperantzazko mezu bat.

Elisabeten etsenplua: gorespena, harridura, poza

Ebanjelioaren kontakizunean ekimena Mariarena da: Judako herrixka baterako bideari ekin dio. Halere, egiazko protagonistak Elisabet, mintzo den bakarra, eta bere sabelean daraman Joan semea dira. Elisabeten erreakzioaren eta hitzen bidez agertu digu Lukasek, edozein kristauk Jesusen eta Mariaren

2015/12/16

MARIAREN EZAUGARRIAK
Abendualdiko 4. igandea C (2015-12-20)

Mariak Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez da gizonezkorik. Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek bete dute eszena guztia.

Maria Nazaretetik etorri da, eta

2015/12/12

Abendualdiko 3. igandea C 2015-12-13
HOMILIA

«Poztu zaitez». Horixe dugu geure lema edo gidaria igande honetan. Lehenengo irakurgaian entzun dugun irrintzia da. Sofonias profetaren mezua da. «Poztu zaitezte».

Alabaina, gure mundu honetan, poza askotan asearekin nahasten dugu, ase izatearekin. Eskura izan ditzakegun gauzetan jartzen dugu geure poza. Autoa dela. Etxea dela. Soldata ona dela. Are gehiago: senarra/emaztea/seme-alabak ditudala. Duela gutxi, emakume batekin elkarrizketatxo bat izan nuen. «Ez naiz pozik bizi», zihoen. Eta

2015/12/11

ABENDUALDIKO 3. IGANDEA C (2015-12-13)

SARRERA

Antzina, GAUDETE izena ematen genion igande honi: POZTU ZAITEZTE, latinezko Sarrera antifona horrela hasten zelako. Hain zuzen, horixe eskatzen digute gaurko lehen bi irakurgaiek; baita hasierako otoitzak ere: POZTU ZAITEZTE. Baina zergatik poztu? Jauna badatorrelako. Jaunaren etorrera dugu pozteko arrazoi guztia.
Baina, jakina, ondo pentsatu beharko genuke: zer da poza Bibliaren arabera, ebanjelioaren arabera? Hain juxtu, bi irakurgaiek POZTEKO eskatzen badigute, gaurko ebanjelioak KONPROMISOA eskatzen digu:

Page 182 of 218