GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/01/14

Kanako ezteiak. Jesusen hirugarren agerpena
Urteko 2. igandea C (2016-01-17)

Erromes-taldeek, Israelera joan eta Kanara iristean, bi interes-gune izaten dituzte: Eliza, zeinetan aski bikotek bere ezkontza-hitza berritzen baitute, eta denda, bertako ardoa erosteko. Ezteiak eta ardoa, igande honetako ebanjelioko bi sinbolo handi dira.

Hasiera harrigarri bat

Gogoan baldin badugu laugarren ebanjelioak orain arte kontatu diguna, harrigarri gertatuko zaigu Kanako ezteien kontakizun hau. Joan ebanjelariak Hitzaurre handios eta misteriotsu batekin hasi du

2016/01/14

URTEKO 2. IGANDEA C (2016-01-17)

SARRERA

Senideok, Eguberrialdiko jaiak bukaturik, URTEKO deitzen dugun aldia hasten dugu gaur; alabaina, hemendik hiru aste eta erdira GARIZUMA hasiko dugu.
Gaurko hau URTEKO igandea izan arren, gaurko ebanjelioak badu loturarik eguberrialdiarekin: Jesusen mirarizko lehen seinalea dakarkigu ebanjelioak: eguberri-egunean bezala, epifania-egunean bezala, bataio-egunean bezala, Jesusek mundura zertara etorri den agertuko digu seinale honekin; eztei-egunetan, ardoa falta zaielako, estutasunean diren ezkonberriei lagunduz, gizon-emakumeok salbatzera etorri dela agertu nahi

2016/01/13

Urteko 2. igandea C ABESTIAK (2016-01-17)

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)

Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza zeruan” (3),
Jaunari,
“eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Gora Jainkoa, / egin kantu,
bihotz hautsiak / pizten ditu.

Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinka haren izena,
iragarri egunez egun harengandiko salbamena.
Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Jainkoak dei egin dizue
gure

2016/01/12

Seinaleen hizkuntza
Urteko 2. igandea C (2016-01-17)

Joan ebanjelariak ez du esan Jesusek «mirariak» edo «mirakuluak» egin zituenik. «Seinaleak» izena eman die Joanek; hain zuzen ere, gure begiek ikus dezaketena baino sakonagora garamatzaten keinuak direlako. Zehazki, Jesusek egin dituen seinaleek hari begira jartzen gaituzte eta haren indar salbatzailea aurkiarazten digute.

Seinale guztien hasiera da Galileako Kanan gertatua. Bere bizitza guztian Jesusek burutu dituen seinale guztien prototipoa. «Ura ardo bihurtze» horretan eskaini digu

2016/01/09

Jesusen Bataioa C 2015-01-10
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen Bataio-eguna ospatzen dugu gaur. Esan genezake, Jesusen benetako jaiotza Bataiokoa izan zela: Espiritu Santua hartu zuen; zeruko Aitaren aitormena entzun eta onartu zuen: nire Semea maitea zara, nire Seme maitea. Eta Aitaren aitormena onartu, esan dut. Jainkoa Aitatzat hartu duela esan nahi du horrek; Jainkoa Aitatzat hartzeak, zeruko Aitaren asmoa aintzat hartu duela esan nahi du; Jainkoa Aitatzat hartzeak, Aita horren seme-alaba guztiak bere anai-arrebatzat

2016/01/07

JAUNAREN BATAIOA (C) 2016-01-10

SARRERA

Senideok, gaur ospatzen dugu Jesusen benetako jaiotza. Berak, lurrean bizi zela, Nikodemori esanez (Jn 3,5), gaur guri esango digun bezala, garrantzizkoena uretik eta Espiritutik jaiotzea da.
Eguberri egunean Jesus haurra artzainei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, Israel herriaren salbaziorako etorri zela. Epifania egunean, berriz, Jesus haurra magoei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, mundu osoaren salbaziorako etorri zela. Gaur, azkenik, bataioa hartuz eta zeruko

2016/01/06

Jaunaren Bataioa C ABESTIAK (2016-01-10)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna da gure

2016/01/06

Jesusen Bataioa C (2016-01-10)
Isiltasunaren ele-edertasuna

Ospatu berria dugu Epifania jaia, bi urtez beheko Jesus haurrarekin, eta bat-batean adin nagusiko ageri zaigu, bataiokoan. Bitarteko urteez, Lukasek dakarren tenpluko bisita salbu, ez digute ezer esaten.

Oso deigarria da isiltasun hori. Ebanjelariek gauza interesgarriak kontatzen ahal zituzten urte haietaz: Nazaretez, lurpean egindako bertako etxe bereziez; 5 kilometrora bakarrik zegoen erregioko hiriburu zen Seforis-ez, Jesus haurra zela erromatarrek eraso zioten hartaz alegia, bertako jendetza esklabo

2016/01/06

ESPIRITUALITATE BERRIA
Jaunaren Bataioa C (2016-01-10)

«Espiritualitatea» ez da hitz jatorra. Batzuei baliorik ez duen zerbait iradokitzen die, bizitza errealetik at dagoen zerbait. Zertarako dateke on? Axola duena gauza zehatza da, gauza praktikoa, materiala, eta ez espiritualik ezer.

Halaz guztiz, pertsonaren «espiritua» baliozkotzat emana da egungo gizartean, zeren haren bizitzako gauzarik sakonena eta erabakitzaileena adierazten baitu: hura animatzen duen sua, haren inspirazio sakonena, gainerakoei kutsatzen diena, pertsona hori munduan ezartzen

2016/01/05

Epifania eguna C (2016-01-06)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Epifania jaia ospatzen dugu. Jaunaren agerpena mundu osoari. Itun Zaharrean, juduek ikuspegi oso murritza zuten Jainkoaz: berena bakarrik balitz bezala hartzen zuten.
Itun Berrian goitik behera aldatu da ikuspegia. Jesus gizon-emakume guztiak salbatzera etorri da.
Mateoren ebanjelioko pasarte bat entzun dugu gaur. Mateo egoera berezi batean gertatu da: kristau egin diren juduei hitz egitean, argitu beharra du eta animatu beharra elkartean judu ez direnak

Page 179 of 218