GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/01/28

URTEKO 4. IGANDEA C 2016-01-31

SARRERA

Senideok, kristau-bizitzan ezinbestekoa da gertaera hau kontuan hartzea: alegia, Jainkoak harremanetan jarraitzen duela beti gizon-emakumeekin, modu batean ala bestean. Esan nahi da, gizakia eta Jainkoa ez direla aparte bizi diren bi izaki.
Ez genuke ahaztu behar Jainkoak gurekin harremanak izateko erabiltzen duen era hau: profetak bidaltzen ditu gure artera; ez bakarrik Itun Zaharreko aldian; gaur ere bai. Profeta handia Jesus izan da, gaurko ebanjelioan ere ageri

2016/01/27

Jesusen porrota Nazareten
Urteko 4. igandea C (2016-01-31)

Telesail batean bezala, igande honetako ebanjelioa beraren aurreko pasartean kontatua gogora ekarriz hasi da. Jesusek Nazareteko sinagogan Isaiasen testu bat irakurri du; testu honek albiste on bat hots egiten du behartsu, itsu, preso, zapalduentzat. Bukatzean, baieztapen hau egin du Jesusek: «Gaur bete da entzun berria duzun Liburu Santuko hitz hau». Nola erreakzionatuko dute entzuleek hitz hauen aurrean? Horixe dakar gaurko ebanjelioak. Honetan hiru

2016/01/27

EZ OTE DUGU PROFETA BEHARRIK?
Urteko 4. igandea C (2016-01-31)

«Profeta handi bat sortu da gure artean». Hori aldarrikatzen zuten Galileako herrixketan, Jesusen hitzek eta keinuek harriturik. Halere, besterik da gertatu Nazareten auzotarren artean gantzutu bezala, pobreen Profeta bezala agertu denean.

Jesusek haiek harritu izanari erreparatu dio lehenengo, eta uko egin izanari gero. Ez da gehiegi harritu. Esaera sonatua gogorarazi die: «Hona nik esan: ez da profetarik bereen artean ondo

2016/01/27

Urteko 4. igandea C ABESTIAK (2016-01-31)

SARRERA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna” (2).
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
harek dakarren argia.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Nire ahoak iragarriko du,
Jauna, zure salbamena.
Zugana biltzen naiz, Jauna,
ez nadin lotsa sekula.
Zuzena

2016/01/23

Urteko 3. igandea C 2016-01-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den aste honetan, Oxfam GKE edo ONGk emanik, albiste ikaragarri bat irakurri ahal izan dugu:
−munduko 62 lagunek munduko beste 3.600 milioi lagunek adinako aberastasuna dute eskura;
−2015en hazi edo handitu egin da, batzuen eta besteen arteko aberastasunen aldea;
−GKE edo ONG berak dioenez, paradisu fiskaletan, 7,6 bilioiko kapital ezkutua dago (bilioi batek milioi bat milioi esan nahi du);
−mende honen hasieratik

2016/01/23

URTEKO 3. IGANDEA C (2016-01-24)
(Haur misiolarien eguna)

SARRERA

Senideok, urteko hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesusek alditxo bat basamortuan egin du Joan Bataiatzailearekin; azkenean bataioa eskatu dio Jordan ibaian. Bataioa hartu orduko Espiritu Santua jaitsi zaiola sentitu du. Espiritu horrek eraginik, misiolari hasi da. Nazaretera ere joan da. Han, ama eta familiak agurtu ditu; txikitako lagunak ere bai. Larunbatean, beste edozein herritar bezala, Sinagogara joan da. Horra

2016/01/21

Urteko 3. igandea C ABESTIAK 2016-01-24

SARRERA

Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu,
eta denok batera
Jainkoa goratu.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira.

Jaunaren legea bikain,
barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo,
Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen,
bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi,

2016/01/19

NORABIDE BERA
Urteko 3. igandea C (2016-01-24)

Jesusen jardueraz hitz egiten hasi aurretik, garbi utzi nahi izan die Lukasek irakurleei zein den Galileako Profetari eragiten dion grina eta zein duen hark bere jardueraren jomuga. Kristauak jakin beharra du norantz eragiten dion Jesusi Jainkoaren Espirituak, zeren hari jarraitzeko haren bidea hartu behar baitu berak ere.

Xeheki deskribatu du Lukasek zer egin duen Jesusek bere herriko sinagogan: zutitu, liburu santua hartu, Isaiasen pasartea aurkitu,

2016/01/17

Jesusen jendaurreko lehen predikua Lukasen arabera
Urteko 3. igandea C 2016-01-24

Lukasen berezitasuna

Lukasek bere ebanjelioa idatzi zuenean, Markosena hartu zuen abiapuntutzat. Are gehiago, hainbat kasutan hitzez hitz kopiatu zuen. Beste hainbatetan, aldatu eta osatu egin zuen. Aldaketaren eta osatzearen kasu bitxienetako bat gaurko ebanjelioan daukagu.

Markosek dio, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutenean, Jesusek Galileara jo zuela eta hots egiten hasi zela, esanez: «Bete da epea eta hurbil da

2016/01/16

Urteko 2. igandea C Kanako Ezteiak (2016-01-17)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberrialdia atzera utzia dugu. Halere, gaurko ebanjelioak eguberrialdiko hariari jarraitzen dio: Jesus artzainei agertu izana, magoei agertu izana, bataiokoan agertu izana ospatu dugu bezala, Jesus agertu izana ospatzen dugu gaur ere: oraingoan, eztei batzuen testuinguruan. Beraz, beste behin, Jesusen agerpena ospatzen dugu.

Jesus eta ikasleak eta Andre Maria eztei batzuetara joan dira. Ez dakigu zein diren ezkonduak. Hasteko, aski gauza arraroa: ebanjelariaren asmoa ezteiez

Page 178 of 218