GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/02/12

GARIZUMAKO 1. IGANDEA C 2016-02-14

SARRERA

Senideok, joan den asteazkenean Garizuma hasi genuen. Garizuman gure ideia nagusia ez da izango penitentzia edo sakrifizioak egitea. Ideia nagusia Pazkoak izan behar du, Piztuerak. Hura da gure jomuga. Garizuma, harako bide egitea da, erromes izatea.
Gaur Garizumako lehen igandea ospatzen dugu. Gogoan izan dezagun Garizuma prestaketa dela, Pazkorako prestaketa. Hau da, Jesusen eta gure Piztuerarako prestaketa. Garizumaren helburua, beraz, Pazkoa da. Piztuera

2016/02/10

Garizumako 1. igandea C ABESTIAK 2016-02-14

SARRERA JAUNGOIKOAREN HEGALEN PEAN (Bened 267. or.)

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

1.- Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.- R/.

2.- Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan,
bihotz guztiaz / nago Jaunaren / eskuetan.- R/.

3.- Ez daiteke sar / atsekaberik / zure

2016/02/09

Jesusen tentazioak
Garizumako 1. igandea C (2016-02-14)

Garizumako lehen igandeak Jesusen tentazioen pasadizoa ekarri ohi digu beti. Ebanjelio sinoptikoek ere pasadizo famatu horrekin hasten dute Jesusen jendaurreko bizitza. Egitarau-kontakizuna da, ebanjelioaren irakurleak hasieratik jakin ditzan, bai nola norabidetzen duen Jesusek bere jarduera, bai zein arrisku biziko dituen hartan. Horretarako, Satanasen aurrez aurre agertzen digute Jesus ebanjelariek; Jainkoaren egitasmoari kontrajartzen zaizkion indarrak haragitzen ditu Satanasek, Jesus bere biderik aterarazten saiatuko

2016/02/09

TENTAZIOAK IDENTIFIKATU
Garizumako 1. igandea C 2016-02-14

Ebanjelioen arabera, Jesusek bizi izan dituen tentazioak ez dira izan alde moralekoak. Bere egitekoa edo misioa oker ulertu eta bizitzeko proposatu zaizkion planteamendu dira. Horregatik, haren erreakzioa eredu izan beharko genuke geure portaera moralerako; batez ere, Jesusek gomendatu digun misiotik ez desbideratzeko azti egon beharra agertzen digu.

Guztien gainetik, gaurko Elizak eta hura eratzen dugunek senti ditzakegunak argiago eta erantzukizun handiagoz identifikatzeko laguntza

2016/02/06

Urteko 5. igandea C 2016-02-07
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lukasen gaurko ebanjelioan tratu berezia eskaini dio Jesusek Pedrori. Modu berezian begiratu dio Pedrori. Hiru begiratu edo hiru etapa ikus genitzake Jesusen eta Pedroren harremanetan.

Lehenik eta behin, Joanen ebanjelioan ageri dira Jesus eta Pedro (Jn 1,40-42). Andresek Jesusengana darama Pedro. Eta Jesusek: «Simon zara zu, baina aurrerantzean Kefas izango zara», hau da, Pedro, hau da, Harkaitza. Geroago, Zesareako Filipon agertuko du Jesusek zer esan

2016/02/05

URTEKO 5. IGANDEA C 2016-02-07

SARRERA

Anai-arrebok, ongi etorri Eukaristia ospatzera. Jainkoaren misterioa agertuko zaigu; Jainkoak gutaz duen asmo zoragarria. Lehenengo irakurgaian, batetik, Jainko hori handi eta santu ageri da; aldi berean, txiki eta xume: Isaias bezalako gizon kaxkar eta bekatari bati agertzeraino. Eta zertako agertu? Esateko: gizon kaxkar eta bekatari horren beharra duela Jainkoak munduan bere asmoa gauzatzeko. Horixe da Jainkoaren handitasunik handiena: bera ahul dela agertzea eta

2016/02/03

Urteko 5. igandea C ABESTIAK 2016-02-07

SARRERA

Goazen elkarturik
piztuta fedea
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,
gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez,
ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun,
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,
emanez eskua ta ogia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari

2016/02/03

Isaias eta Pedro: Bi bokazio oso desberdin
Urteko 5. igandea C (2016-02-07) (Lukas 5,1-11)

Nazareteko porrotaren ondoren (joan den igandean irakurria), Kafarnaumen predikatzen eta mirariak egiten aurkeztu digu Lukasek Jesus; Kafarnaum baino hego alderako ere bai, Judeako sinagogetan. Baina igandeko liturgian ez dugu irakurriko horretatik ezer (Lk 4,34-44), baizik eta lehen ikasleen bokaziora igaroko gara. Izenburu hori ematen diote pasadizo honi Bibliarik gehienek, nahiz eta, arrazoi handiagoz, «Pedroren bokazioa»

2016/02/03

BEKATUA AITORTU (Lukas 5.1-11)
Urteko 5. igandea C

Galileako aintzirako mirarizko arrantza oso herrikoia izan zen lehen kristauen artean. Ebanjelari batek baino gehiagok dakar pasadizo hori, baina Lukasek bakarrik erantsi dio eszena hunkigarria, zeinetan Simon Pedro, aldi berean fededun eta bekatari zen ikasle hura, baita protagonista.

Fede-gizona da Pedro, Jesusek liluratua. Bere esperientziak berak baino indar handiagoa dute harentzat Jesusek hitzek. Ondotxo daki Pedrok inork ez diola ekiten aintziran arrantza

2016/01/29

Urteko 4. igandea C 2016-01-31
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa oso pasarte gogorra da. Lukasek kontatzen diguna da. Joan den igandeko pasartearen segida. Joan den igandean bere egitaraua zein izango zuen agertu zigun Jesusek Nazareteko sinagogatik: batez ere pobreez, itsuez, presoez, zapalduez arduratuko zela esan zuen eta Jainkoaren onginahiaren urtea predikatuko zuela, Isaias profetaren pasarte bat (61,1,2) bere buruari aplikatuz. Baina tranpatxo egin zion Isaiasi; ez zuen aipatu Isaiasen testua osorik: «Jainkoaren onginahiaren

Page 177 of 218