GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/02/25

SARRERA (Bened 283. or.)

Deika naukazu,
Jauna, zu zaitut,
beti lagun;
erruki nitaz,
nire oihua,
“arren entzun” (2).
Gizakumeok,
noiz arte zauzte bihotz gogor?
Uskeri zale
gezurretara hain erorkor!

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna;
errukia ta maitasuna.

Ene arima,
goretsazu Jauna,
nire barne osoak
haren izen deuna.
Ene arima,
goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu
hark zuri egina.- R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

“Bihotz-berri zaitezte,
–dio Jaunak–:
Hurbil da-eta
zeruetako erreinua”.-

2016/02/23

Hiltzeko hiru era eta salbatzeko bat bakarra
Garizumako 3. igandea C (2016-02-28)

Gaurko ebanjeliokoa Lukasek bakarrik dakar, ez du ordezkorik Mateogan eta Markosengan. Eta bertan ikus ditzakegun hiru zatiek gai bera dute, oso egokia Garizumarako: bihotz-berritzea.

Hiltzeko hiru era

1) Pilatok eraila; 2) Dorre batek zapalduak; 3) Bihotz-berritzeari uko egiten diogula.
Jesusi tranpa bat jarri nahi izatearekin hasi da guztia. Nola erantzungo du berak, galilearra izanik, erromatar prokuradorearen aginduz beste galilear batzuk

2016/02/23

ZERTAN GARA GU?

Garizumako 3. igandea C (2016-02-28)

Ezezagun batzuek jakitera eman diote Jesusi ezen sekulako sarraskia egin dietela galilear batzuei tenpluaren barne sakratuan. Eragilea, beste behin, Pilato izan da. Hau iruditu zaie izugarriena: jende haren odola Jainkoari eskaintzen ari ziren animalien odolarekin nahasi izana.

Ez dakigu zergatik jo duten Jesusengana. Biktimekin bat egin dezan nahi ote dute? Halako heriotza iraingarria merezi izateko, zein bekatu beldurgarri egin duten argitu diezaien nahi ote dute?

2016/02/20

Garizumako 2. igandea C 2016-02-21
HOMILIA

Anai-arrebok!

Garizumako 2. igande honetan, urtero bezala, Jesus antzaldatu izana entzun dugu ebanjelioan. Antzaldatu: Jose eta Mariagandik jaio den Jesus hori gizona da, baina baita Jainkoa ere. Halere, Jesusen jainkotasun hori ez da ageri. Misterio handietako bat. Baina, une batean, apostolu batzuei bere jainkotasuna agertu egin die antzaldatuz.

Ebanjelioak esaten digu: Jesus mendira joan da; otoitzean ari da; bat-batean, aurpegia distiratsu bihurtu zaio, jantziak zuri-zuri ipini dira;

2016/02/19

GARIZUMAKO 2. IGANDEA C 2016-02-21

SARRERA

Senideok, Garizumako 2. igandea ospatzen dugu gaur. Jesus nor eta zein den bila ibiltzeko aldia da Garizuma. Gizakia eta unibertsoa zer den bilatzeari utzi gabe.
Lehenengo irakurgaiak esango digu Jainkoak berak hitz egin diola Abrahami. Bi gauza agindu edo hitzeman dizkio Jaunak: batetik, ondorengo handia emango diola, eta, bestetik, lurralde berezia emango diola. Ondorengo handi horrek salbatuko den jende-talde

2016/02/17

Garizumako 2. igandea C ABESTIAK 2016-02-21

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.

SALMOA

Jauna dut argi,
eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen,
nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu? R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jauna

2016/02/16

Jesusen eta gure garaipenaren aurreratzea
Garizumako 2. igandea C (2016-02-21)

Garizumako lehen igandeak Jesusen tentazioak ekarri ohi dizkigu gogora. Bigarren igandeak, berriz, Jesusen antzaldatzea. Arrazoia aise uler daiteke: Garizuma Pazkorako prestaketa-aldia da; ez Aste Santurako bakarrik, Jesusen heriotzaren oroitzapentzat harturik; baizik eta piztuerarako prestaketa ere bai. Pasadizo honek, azken garaipena aurreratzen duelarik, aste hauek egoki fokatzen lagunduko digu.

Testuingurua: promesa

Jesusek iragarri du, asko sufritu beharko duela, ukatu eta hilko dutela,

2016/02/16

JESUSI BAKARRIK ENTZUN
Garizumako 2. igandea C (2016-02-21)

Pasadizo honi, tradizioz, «Jesusen antzaldaketa» deitu ohi zaio. Ezinezkoa da kontakizun harrigarri honen iturburu izan den esperientzia seguru berregitea. Hau dakigu soilik: ebanjelariek garrantzi handia eman diotela, zeren, kontakizunaren arabera, Jesusen zinezko nortasunaz zerbait barruntatzeko bidea ematen duen esperientzia baita.

Lehenik eta behin, Jesusen aurpegiaren aldaketa nabarmendu du kontakizunak, eta, Moises eta Elias haren solaskide ageri diren arren, agian hurrenez hurren legearen

2016/02/13

Hausterre / Ceniza (2016-02-10)

Hautsa hartzearen erritu honek honetara garamatza: «aitortzera, ahulak garela eta hilkorrak; aitortzera, Jainkoaren errukiak salba nazan beharra dudala». Bai; horixe: ahulak eta hilkorrak gara; baina Jainkoaren errukia geure alde dugu.

Beti bezala, arriskua dugu, hautsaren ospakizun hau erritu huts bezala hartzekoa.

Aitzitik, fede-egintza bat egitea da kontua: Jainkoaren errukian konfiantza ipintzea. Eta aldi berean anai-arreba artekotasunaren egintza izan beharko luke: eliztar garela aitortzea. Hautsaren ospakizun hau 384an, behintzat, egiten

2016/02/13

Garizumako 1. igandea C 2016-02-14
HOMILIA

Anai-arrebok!

Garizumako lehen igandean, ebanjelioa urtero Jesusen tentazioez ari ohi zaigu. Ematen duena baino sakonagoa da tentazio hauen esanahia.

Jesusek bere bizitzan zein bide hartuko duen adierazten digute. Munduko joera guztien kontra, Jainkoaren asmoari lotuko zaio Jesus erabat.

Markos ebanjelariak oso labur kontatzen digu tentazioen pasadizoa: Espirituak eraginda, basamortura joan da; 40 egin ditu han; Satanasek frogatu egin nahi izan du. Satanasi gaizki atera zaio

Page 176 of 218