GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/03/10

Emakume adulteriogilea eta hipokritak
Garizumako 5. igandea C (2016-03-13)

Adulterioa, antzinako legeria guztiek, Dekalogoa barne, gaitzetsia zuten bekatua zen. Hau da gaurko ebanjelioak planteatzen duen arazoa: zer egin emakume adulteriogilearekin. Hiru iritzi jaso ditut.

Gizon adulteriogilearekin batean ito

Babiloniako Hammurabi, K.a. 1750ean hila, erregearen kode ospetsuaren erantzuna da. Erabaki du 129. paragrafoan: «Gizon baten emaztea beste gizon batekin etzana aurkitzen badute, lotu eta bota ditzatela urera (Eufrates ibaira); senarrak emazteari bizitza barkatzen badio,

2016/03/09

Emakume adulteriogilea eta hipokritak
Garizumako 5. igandea C (2016-03-13)

Adulterioa, antzinako legeria guztiek, Dekalogoa barne, gaitzetsia zuten bekatua zen. Hau da gaurko ebanjelioak planteatzen duen arazoa: zer egin emakume adulteriogilearekin. Hiru iritzi jaso ditut.

Gizon adulteriogilearekin batean ito

Babiloniako Hammurabi, K.a. 1750ean hila, erregearen kode ospetsuaren erantzuna da. Erabaki du 129. paragrafoan: «Gizon baten emaztea beste gizon batekin etzana aurkitzen badute, lotu eta bota ditzatela urera (Eufrates ibaira); senarrak emazteari bizitza barkatzen badio,

2016/03/08

EZ IKUSIA EGIN DIOTEN IRAULTZA
Garizumako 5. igandea C 2016-03-13

Adulterioan harrapatu duten emakume bat dakarkiote Jesusi. Guztiek ezagutzen dute halakoaren zoria: legeak arautua duenez, harrikatua izanen da, hiltzeraino. Inork ez du kontuan hartu gizon adulteriogilea. Beti bezala, gizarte matxista da, emakumea galdu eta gizonezkoa desenkusatu. Aurrez aurre egin diote Jesusi desafioa: «Moisesen legeak emakume adulteriogilea harrikatzeko agindu digu. Eta zuk zer diozu?»

Jesusek ezin jasan du gizarte-hipokresia hori, gizonezkoen agintekeriak elikatua.

2016/03/05

Garizumako 4. igandea C 2016-03-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelio-pasartea ikusgarrienetakoa dugu: aita on-onaren parabola.
Parabola honi izen asko eman izan zaizkio: seme hondatzailearen parabola edota bi semeen parabola edota aita on-onaren parabola.

Benetako izena zein den erabakitzeko, pasartearen testuingurua hartu beharko genuke kontuan. Lukasen ebanjelioaren 15. kapituluan dator.
Kapitulu horretan, Lukasek hiru parabola dakartza. Hirurak Jainkoaren poza eta errukia adierazten dituzte.
Artzain batek ardi bat galdu du; ez du bakerik izan aurkitu arte;

2016/03/04

GARIZUMAKO 4. IGANDEA (C) 2016-03-06

SARRERA

Senideok, Garizumako 4. igandea ospatzen dugu gaur. Aurrera goaz, beraz, Garizuman. Gero eta hurbilago dugu Pazkoa. Galde genezake: egin al dugu ezer berezirik, orain arte, Garizuman? Otoitzean? Bibliako liburu bat irakurtzen? Lagun hurkoari laguntzen?
Garai batean, Vatikano bigarrena Kontzilioaren aurreko liturgian, «Laetare» deitzen genion igande honi, hau da, «Poztu zaitezte». Eta badugu pozteko eta alaitzeko arrazoirik asko. Hain zuzen, gaurko irakurgaiek hauxe azpimarratzen digute: Jainkoak,

2016/03/02

Garizumako 4. igandea C ABESTIAK 2016-03-06

SARRERA Basamortuan zehar dabila (Orduen liturgiako doinuak 408) (Loiola 491)

1.-Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

R/. Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak zu baitan
du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu
Bere berogarri.
Piztu itxaropena
Zure herriari.

2.- Israel berri gurutzearen
ondoren doa bidari;
bide iluna

2016/03/01

Bi aitaren historia

Garizumako 4. igandea C (2016-03-06)

Bartzelonako taxilaria eta haren alaba hondatzailea

Duela urte batzuk irakurri nuen albistea, 1997an, uste dut. Zirrara eragin zidan, parabolako seme hondatzailearekin zuen antzagatik. Bartzelonan, neska batek etxetik alde egitea erabaki du eta senargaiarekin bizitzen jartzea. Hona arte, gauza berririk ez. Baina apur bat geroago, Indiarako bidaia antolatu dute, ez helburu turistiko hutsez; Espainiara itzultzen saiatu direnean, atxilotu egin dituzte droga-trafikoagatik eta preso bidali dituzte kartzelara.

2016/03/01

BESTE SEMEA (Lukas 15,1-3.11-32)

Garizuma 4. igandea C (2016-03-06)

Jesusen parabolarik hunkigarriena, inondik ere, «aita onaren» hura da, era okerrean «seme hondatzailearen parabola» deitu izan dena. Hain juxtu, «seme gazte» honek deitu izan die atentzioa komentariogileei eta predikariei. Hura etxera itzuli eta aitak sinestezineko moduan hartu izanak kristau-belaun guztiak hunkitu izan ditu.

Halaz guztiz, «seme nagusiaz» ere mintzo da parabola; aitarekin gelditu da hau, anaiaren bizitza nahasia imitatu gabe, etxetik urrun. Galdua zen

2016/02/27

Garizumako 3. igandea C (2016-02-28)

HOMILIA

Anai-arrebok!

Zein da gaurko hiru irakurgaien gai nagusia? Bihotz-berritu zaitezte ala Jainkoa errukitsua da. Gaurko salmoa kontuan hartuko bagenu, balantzak bigarren aukerara joko luke: «Jainkoa gupidatsua da eta errukiorra». Halere, ondo-ondotik jarraitzen dio bigarrenak: «bihotz-berritzen ez bazarete, galduko zarete; Jainkoaren errukiaren ondorioa da gizakiaren bihotz-berritzea. Jainkoak maite gaituelako gara gu maitatzeko gai.

Baina zertan ageri da Jainkoa gupidatsua eta errukiorra dela? Eta zertan datza

2016/02/27

GARIZUMAKO 3. IGANDEA C 2016-02-28

SARRERA

Senideok, Garizumako hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko gai nagusia, irakurgaietan, bihotz-berritzeko deia da: konbertsioa. «Bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok galduko zarete», entzungo dugu ebanjelioan.
Lehenengo irakurgaian, berriz, Moisesi Jainkoak egindako deia dator: «neure herria libratu nahi dut» esango dio Jainkoak, «eta zure beharra dut horretarako».
Horra bihotz-berritzearen muina: Jainkoaren lankide bihurtu, mundua askatzeko, mundua salbatzeko, mundua zorionera eramateko.
Gauza guztien gainetik Jainkoaren errukia nabari

Page 175 of 218