GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/03/21

NON IBILI BIZI DENAREN BILA? (Joan 20,1-9)
Pazko Igandea C (2016-03-27)

Aitak piztu zuen Jesusekiko fedea ez zen jaio ikasleen bihotzean berez eta bere kasa. Bizi zen harekin topo egin aurretik, ebanjelariek diotenez, ikasleak noraezean ibili ziren haren bila, hilobi inguruan, galde eta duda asko zutela.

Magdalako Maria da prototiporik hobena, guztiei ere zer gertatu zaien jakiteko. Joanen kontakizunean datorrenez, goizean goiz dabil Maria gurutziltzatuaren bila: «artean ilun zela». Jakina, «hilobira» joan

2016/03/20

AZKENERAINO
MAITE GINTUEN

Ars-eko Apaizaren Homiliaren zati bat, Ostegun Santu batean.
Iturria: http://elcuravianney.com/homilia-del-jueves-santo/

1.-Aurki ote genezake geure erlijioan une ederragorik, inguruabar zoriontsuagorik, Jesu Kristok aldareetako sakramentu adoragarria eratu zuen hura baino?

2.-Jakinik, oso ondo, hurbil zuela Aitagana itzultzeko unea; ezin eutsi izan zion gu lurrean bakarrik uzteari eta gu galtzeko lehiatsu dabilen hainbat arerioaren artean bakarrik uzteari.
Bai. Jesu Kristok, maitasun-sakramentu hau eratu aurretik, oso ondo zekien zenbat mespretxu eta profanazio jasan beharko

2016/03/16

ERRAMU IGANDEA C 2016-03-20

I.- Erramuen bedeinkazioa

1.- ABESTIA (bedeinkazioaren aurretik): Bihotz batez elkarturik…

2.- SARRERA (bedeinkazioaren aurretik)

Senideok, Aste Santua hastera goaz. Jesusek bere buruaren eskaintza egin du gure alde; eskaintza horren une garrantzitsuenak gogoratu eta biziberrituko ditugu egun hauetan: Azken Afaria, Nekaldia, Heriotza, Piztuera. Horretarako, irakurgaiez, Azken Afariko keinuez, beste hainbat sinboloz baliatuko gara. Gaur, Erramuak bedeinkatuz eta prozesio xume bat eginez hasiko gara; Jesusek Jerusalemera sartzean egin zuena biziberrituko dugu; Jesus

2016/03/16

ERRAMU IGANDEA C ABESTIAK
(2016-03-20)

Erramuen bedeinkazioaren aurretik

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Bedeinkazioaren ondoren, prozesiokoan

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Mundu guztiak bete dezala
Jesukristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia.

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan

2016/03/15

Elkarteko Penitentzia eta Oliadura
HOMILIA (2016-03-17)

Senideok!

Ez naiz luzatuko. Nahiago izan dut, AZTERKETA sakondu. Ideia batzuk bildu ditut. Alde batetik, penitentziaz; bestetik, gaixoen oliaduraz.

Penitentzia esaten dugunean, ERRUKIA izan behar dugu gogoan, beste ezer baino gehiago: Errukia: Jainkoak gurekiko duena eta guk besteekiko duguna.

Errukia: «besoak zabalik egotea esan nahi duen Jainkoaren jarrera da». Kristautasuna, Jainkoa Aita errukitsutzat hartzea da. Jesusengan, neurri eta muga guztiak baino harago maite gaituen Aita da.

2016/03/15

ELKARTEKO PENITZENTZIA
Azterketa (2016-03-17)
Erramu igandearen aurreko osteguna

1.1.-Ene herria, zer egin dizut nik zuri, zer irain edo gaitz egin dizut?

• Sentitu al dut sekula neure bihotzean,
Jainkoak niri eta mundu osoari egindako kexu-galdera hori?
• Jarri al naiz sekula pentsatzen, Jainkoak gu hain maite izanik, zer sentituko duen gure erantzun kaxkarra nabaritzean?
• Jarri al naiz sekula pentsatzen, Jainkoak hau eta bestea eskatzen digunean, ez dela ari

2016/03/15

ZER ARI DA JAINKOA HOR GURUTZEAN? (Lukas 22,14−23,56)
Erramu igandea C 2016-03-20

Ebanjelioko pasartearen arabera, Golgota mendixkan gurutzean zen Jesusen aurretik pasatzean, jendeak burla egiten zion eta, haren ezinaz barre eginez, ziotsoten: «Jainkoaren Semea bahaiz, jaits hadi gurutzetik». Eta Jesusek erantzunik ez haien probokazioari. Soilik, misterioak harturiko isiltasuna da Jesusen erantzuna. Hain juxtu, Jainkoaren Semea delako jarraituko du gurutzean, hil arte.

Ezin saihestuak dira galderak: Nolatan sinets daiteke gizakiak gurutzetu

2016/03/12

Garizumako 5. igandea C 2016-03-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehenengo irakurgaian, Isaias profetaren bidez, Jainkoak eskatzen digu, ATZERA BEGIRA ez egoteko. Erreparatzeko, orain egiten ari denari: DENA BERRI egingo dut.

Gaurko ebanjelioan argi eta garbi ageri da nola ari den betetzen bere hitz hori: DENA BERRI. Lege-maisuek eta fariseuek hil egin nahi dute bekatu egiten aurkitu dute emakume bat. Jesusek biziberritu egin du emakume hori bera. BERRITU.

Gaurko pasartearen aurretik, Jesusek esan zien: «Norbait egarri bada,

2016/03/11

GARIZUMAKO 5. IGANDEA (C) 2016-03-13

SARRERA

Senideok, Garizumako bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Erramu igandea ospatuko dugu, hau da, Aste Santuaren hasiera.
Aste Santuan bete-betean ikusiko dugu Jesusen jarrera barkatzailea; baina, gaur ere, era zehatz batean beterik eta aplikaturik ikusiko dugu ebanjelioan barkazio hori: judu-agintariek adulterioan aurkitu duten emakumea hil egin nahi dute harrika, legeak hala eskatzen omen duelako; Jesusek esan die: «zuetan bekaturik ez duenak bola diezaiola lehenengo harria».

2016/03/10

Garizumako 5. igandea C ABESTIAK 2016-03-13

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
Zeure herriari.

SALMOA

Asko lagundu
diguzu, Jauna.
Hauxe da poza
guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete

Page 174 of 218