GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/03/29

Agerpen bat oso berezia
Pazkoaldiko 2. ig C (2016-04-03)

Jesus berpiztuaren agerpen guztiak dira bereziak. Agerpena kontatzean ere, era desberdinean kontatzen dute ebanjelariek: Markosengan hiru dira hilobira doazen emakumeak (Maria Magdalena, Maria Kleofasena eta Salome); Lukasengan ere hiru dira, baina beste pertsona batzuk (Maria Magdalena, Joana eta Maria Santiagorena); Mateogan bi dira (bi Mariak), eta Joanengan bat (Maria Magdalena, gero pluralean hitz egingo badu ere: «ez dakigu» non ezarri duten).

2016/03/29

EZ IZAN SINESGOGOR, BAIZIK SINESTEDUN
Pazkoaldiko 2. igandea C 2016-06-03

Tomasen irudia, sinesteari gogor egin dion ikasle bezala, oso herrikoia izan da kristauen artean. Halaz guztiz, ebanjelioko kontakizunak hori baino askoz gehiago dakar ikasle eszeptiko honetaz. Aski dei estu diren hitzez mintzatu zaio Jesus berpiztua, baina aldi berean gonbit maitekor direnez: «Ez zaitez izan sinesgabe, sinestedun baizik». Tomasek, sinesteari gogor eginez astebete daraman horrek, ebanjelioetan irakur dezakegun fede-aitorpenik handienaz

2016/03/26

Pazko Gau-beila (2016-03-26)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko elizkizuna laburtu beharrez, irakurgai gutxi entzun ditugu. Alde batera utzi ditugun horien artean, bada bat gogoan izan beharko genukeena: Hasiera liburukoa, mundua Jainkoak kreatua dela esaten duena. Hain zuzen, mundua Jainkoak kreatua den bezala, mundua Kristo berpiztuak birkreatua da: Jesu Kristok, berpiztean, mundu osoari beste izaera bat eman dio; ez fisikoki, bai izatearen hondo-hondoan. Eta ez gizakia bakarrik, baizik mundu osoa birkreatu du: astroak,

2016/03/25

Ostiral Santua (2016-03-25)
HOMILIA

Gaur, El Diario Vasco-n, titulu hau irakurri dut: «La Semana Santa ya no es lo que era». Ez dut astirik izan testua irakurtzeko, baina segidan datorren gai hau ekarri dit gogora: «Zein Jesus hil dugu?»

Kalean jendeari galdetuko bagenio: «Zer ospatzen da Aste Santuan?», zein izango litzateke erantzuna? Batzuek, segur aski, erantzungo lukete: «Jesus gurutzean hil izana». Baina aurreraxeago joz, galdetuko bagenu, «zergatik hil zuten gurutzean?», jende gutxiagok

2016/03/24

PAZKO IGANDEA C 2016-03-27

SARRERA

Senideok, Pazko-igandea ospatzen dugu gaur. Jesus piztu den eguna. On eginez bizi izan Jesus. On eginez, mutur-muturreraino agertu zuen maitasuna. Berarekin konforme ez zeudenek hil egin zuten. Baina Jesusek agertu zuen egundoko ontasun hura ezin gelditu zen hutsean, ezin gelditu zen ezerezean. Eta zeruko Aitak piztu egin zuen. Jesusen piztuera gure piztueraren bermea da, gure piztueraren garantia.
Izan dezagula guztiok Pazko-jai zoriontsua.

2016/03/24

Aukera bitxi bat
Pazko igandea C 2016-03-27

Igande honetan elizan gehienik errepikatzen diren esapideak dira: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak piztu du Jesus». Gai honetaz Itun Berrian sarrienik ageri diren baieztapenak laburbiltzen dituzte.
Halere, igande honetarako aukeratu duten ebanjelioan, protagonista ez dira ez Jainkoa, ez Kristo, ezta aipatzen ere honen piztuera. Aipatzen diren hiru protagonistak gizaki huts dira: Maria Magdalakoa, Simon Pedro eta ikasle maitea. Ez da ageri aingerurik

2016/03/22

OSTIRAL SANTUA // VIERNES SANTO (C)
OHAR eta ABESTI 2016-03-25
(TAUZMENDI)

LITURGI OSPAKIZUNA // CELEBRACIÓN LITÚRGICA

OHARRA: Kontu egin, Oharpen batzuk euskaraz eta gaztelaniaz esaten direla (hasieran zenbaki bera dute).- ABESTIAK ere bertan.
NOTA: Algunas moniciones se repiten en euskara y en español (llevan el mismo número). Se incluyen los CANTOS.

01.-SARRERA (apaiza elizara atera aurretik)

Ostiral Santua. Gaur ez dugu Mezarik emango. Haren ordez, Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna egingo dugu. Lau zati izango ditu

2016/03/21

HOMILIA (Ostegun Santua, 2016-03-24)

Sarrera.-

Guri asko kostatzen zaigu sinestea, batetik, nolatan gertatu eta gauzatu zen Jesusen Azken Afarian, handi pixka batera gurutzean jasango zuen heriotza eta biziko zuen garaipena; bestetik, kostatu egiten zaigu sinestea, nolatan gertatzen eta gauzatzen den gure Ostegun Santu honetan eta gure Eukaristietako bakoitzean Jesusen Azken Afarian eta gurutzean gertatu zen hura bera; hirugarren, kostatu egiten zaigu sinestea, nolatan sufri dezakeen gaur egun Jesusen sufritzen ari

2016/03/21

Meza Ostegun Santua C ohar eusk-erd 2016-03-24

SARRERA

Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, guk berarekin bat egiteko Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek bere heriotzan eta piztueran murgildu gaituen kristau guztiok apaiz egin izana.
Lehenik, Joanen gaurko ebanjelioan datorrenez, Jesusek ikasleei oinak garbitu:

2016/03/21

Ostegun Santu B ABESTIAK eleb 2016-03-24
SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den / anaiok elkartu / eta denok batera / Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu / Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.

AINTZA

GLORIA, GLORIA, ALELUIA (3) / EN NOMBRE DEL SEÑOR.

Cuando sientas que tu hermano / necesita de tu amor,
no le cierres las entrañas / ni el calor del corazón;
busca pronto en tu recuerdo

Page 173 of 218