GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/04/27

Pazkoaldiko 6. igandea C ABESTIAK 2016-05-01

SARRERA

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
eta heriotzea
piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea,
hire garaitzea?

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.

Hartuko dugu ura pozik

2016/04/26

Pazkoaldiko 6. igandea C 2016-05-01

Joan den igandean bezala, lehen irakurgaia (Eginak) hasiera hartako elizaz ari da; bigarrena (Apokalipsia) geroko elizaz; ebanjelioa (Joan) gaurko gure egoeraz.

Lehen irakurgaia: iraganeko eliza (Apostoluen Eginak 15,1-2.22-29)

Paulok eta Bernabek paganoen artean izan zuten arrakastaren arrazoietako bat jendea erdaintzera ez behartzea izan zen. Jokabidek honek, Siriako Antiokiako kristau-elkarteak ere bere egin zuen honek, juduen haserrea eragin zuen; baita judaismo estuenean hazia zen Jerusalemgo kristau-elkarte batena ere. Haientzat,

2016/04/26

BAKEA ELIZAN (Joan 14,23-29)
Pazkoaldiko 6. igandea C 2016-05-01

Joanen ebanjelioan hitzaldi saila irakur dezakegu, zeinetan Jesus ikasleei agur esaten ageri baita. «Agurraren hitzaldia» deitzen diete iruzkingileek. Oso giro berezia nabari da hor: ikasleek beldurra diote beren Maisurik gabe gelditzeari; Jesusek, ordea, hau diotse: bera joan arren, ez dutela sumatuko bere absentziarik.

Bost alditaraino errepikatu die berekin izango dutela «Espiritu Santua». Hark defendituko ditu, zeren Jesusen mezuari eta egitasmoari atxikirik bizitzen

2016/04/23

Pazkoaldiko 5. igandea C 2016-04-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Dudarik gabe, gaurko irakurgaien muina gaurko ebanjelioaren bigarren zatian dator: «maita ezazue elkar nik maite izan zaituztedan bezala». Baina gauza erraza al da maitasun hori? 19. mendean bizi izan zen Nietzsche filosofo ateoak esan zuenez, zaila bakarrik ere; gainera ezinezkoa; haren esana da: «Kristau bat bakarrik bizi izan da, eta hura gurutzean hil zen».

Alabaina, Jesusek ez digu eskatu ezer ezinezkorik. «Maita ezazue elkar» esatean,

2016/04/22

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA C 2016-04-24

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Lehenengo irakurgaian bada, besteak beste, kontuan hartu beharreko gauza bat. Paulo eta Bernabe misiolari dira. Batetik bestera dabiltza. Baina toki bat uztean, bertan arduradun bat izendatzen dute. Eliza antolatzen edo erakundetzen hasi dela esan nahi du horrek. Arduradun bat. Baina, jakina, kristau-elkartea handitu ahala, arduradun bat gutxi izango da. Honek beste batzuk hartuko ditu bere inguruan: diakonoak, katekistak,

2016/04/22

Pazkoaldiko 5. igandea C ABESTIAK 2016-04-24

SARRERA

Abestu dezagun denok
misterio handiena;
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.

“Aleluia, aleluia,
Hilobitik piztu Jauna” (bis).

Ekaitzaren ondorean
eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza
Jesus ona berpiztu da.

“Aleluia, aleluia,
Hilobitik piztu Jauna” (bis).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan

2016/04/20

EZ GALDU NORTASUNA
Pazkoaldiko 5. igandea C. 2016-04-24

Ikasleei agur esaten ari da Jesus. Gutxi barru ez dute izango beren artean. Samurtasun bereziz mintzo zaie Jesus: «Seme-alabatxoak, denbora gutxi gelditzen zait zuen artean egoteko». Txikia da elkartea eta hauskorra. Jaioberria da. Haur txiki bezalako dira ikasleak. Zer izango da haietaz Maisurik gabe gelditzen badira?

Erregalu bat egin die Jesusek: «Agindu berri bat damaizuet: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan

2016/04/15

Pazkoaldiko 4. igandea C 2016-04-17
HOMILIA

Anai arrebok!

Merezi du tarte labur bat ematea lehen irakurgaiari.

Ebanjelioa nola doan zabaltzen ikus daiteke hor. Hasiera batean, juduen sinagogan hasi dira hots egiten Jesusen Berri Ona. Eta Jesusen heriotzak eta piztuerak Liburu Santuek aurrez esana bete dutela aitortzen dute. Beraz, hasiera batean Berri Onaren entzuleak israeldarrak dira.

Laster, ordea, sinagogatik kanporatu egingo dituzte kristauak. Orduan, jentilengana jo dute. Horretan, Paulok egin du lanik handiena. Honentzat, ez

2016/04/15

PAZKOALDIKO 4. IGANDEA C 2016-04-17

SARRERA

Senideok, ongi etorri Pazkoaldiko laugarren igande honetan. Pazkoaz, aspaldi honetan, gauza asko esaten ari gara. Zer gehiago esan?
Lehendabizi, kontuan izan behar da hau: inportantea ez da esatea; baizik berpiztu den Jesus horrek gugatik egin duena hausnartzea eta bizitzea da.
Bigarren, Mezako irakurgaietara jotzen badugu, Jesusen misterio hori agortezina dela konturatuko gara. Adibidez, gaurko Ebanjelioak artzain on bezala agertzen digu gure Jesus maitea. Elizako arduradunak hainbeste

2016/04/14

Pazkoaldiko 4. igandea C ABESTIAK (2016-04-17)

SARRERA

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik
lehen bizi-fruitu.
Berak heriotzea
piztuz du garaitu. R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.- R/.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

R/.- Aintza

Page 171 of 218