GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/05/12

Mendekoste igandea C ABESTIAK 2016-05-15

SARRERA

Zeru-lurren egile zaren
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
piztu gugan maite-sua,
piztu gugan maite-sua.

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena,
poza sortutzen duena.

Zentzuari argi emanez
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi
denok bihurtu gaitzazu,
denok bihurtu gaitzazu.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu
ura pozik
osasunaren
iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu
ura pozik
osasunaren
iturritik.

Herriei haren
egin

2016/05/10

Mendekoste igandea C 2016-05-15

Katekesi ez oso egoki batek eraginda, kristau askok, batez ere adin handikok, gauza arrarotzat-edo hartu izan du Espiritu Santua, eta halakoen bizitzan ez du inolako zereginik Espirituak. Igande honetako irakurgaiek laguntzen ahal diete, agian, iritziz aldatzen.

1.- Espiritu Santua: predikari eta bat-bateko itzultzaile (Eginak 2,1-11)

Gaur egungo sarritako bidaiek konturarazi gaituzte hizkuntzen inportantziaz. Arazoa ogitarteko bat edo freskagarri bat erostea bakarrik denean problemarik ez. Baina Jesusez eta haren mezuaz

2016/05/10

ESPIRITU SANTUARI DEI (Joan 14,15-16.23b-26)
Mendekoste igandea (2016-05-15)

Zatoz, Espiritu kreatzailea, eta isuri gu baitan Jesusen indarra eta hatsa. Zure eraginik eta laguntzarik gabe, ezin dugu harengan sinetsi; ezin ausartu gara haren urratsei jarraitzera: Eliza ez da eraberrituko; gure esperantza itoko da. Zatoz eta kutsa gaitzazu Jesusen bizi-hatsez!

Zatoz, Espiritu Santua, eta ekarri guri gogora Jesusek esan ohi zituen hitz onak. Zure argirik eta harekiko zure testigutzarik gabe, ahaztuz joanen

2016/05/07

Jaunaren Igokundea C 2016-05-08
HOMILIA

Anai-arrebok:

Jesusen Igokundea ospatzen dugu gaur. Jesus zeruratu izana. Baina zer esan nahi dugu Jesus zerura igo dela esatearekin?

Andoni Egaña bertsolariak esan du: «Beti iruditu izan zait denik bertsorik zailena dela eskelakoa». Hau da, hildako batean gainean bertso bat eskatzen diotenean, oso nekoso gertatzen zaio bertso bat botatzea. Zergatik? Esaten du ere: «Lehengo fede modu hura galdu genuenok bestelako euskarriak eskas ditugula esango nuke». Eta jarraitzen

2016/05/06

JAUNAREN IGOKUNDEA (C) 2016-05-08

SARRERA

Senideok, pazkoaldia bukatzen ari gara. Jesusen igokundea ospatzen dugu gaur. Halere, garbi izan behar dugu: Jesus piztu eta zerura joatea une berean gertatu dira. Azken batean, Jesusen piztea Jesusen aintzatzea da.
Lukasek bere pedagogiari jarraituz, bi gertaera bezala eman nahi izan ditu piztuera eta igokundea. Baina Lukasen pedagogia da. Lukasek oso ondo daki eta haren irakurleek oso zekiten bereizten: forma eta mezua.
Guk geuk

2016/05/04

Jaunaren Igokundea C ABESTIAK 2016-05-08

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

R/.- Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.- R/-

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.

Eskerrak eta gorazarre+eman

2016/05/03

Jesusen eta gaurko martirien garaipena
Igokundea (2016-05-08)

Atzo, 2016ko apirilaren 29a, arratseko 8etan, argiz bete zen Fontana di Trevi, Erroman, gure aldi honetan martiri hil diren eta pertsegituak izan diren milaka kristauen omenaldi eta oroitzapen bezala. Hitzezko parte hartze desberdinak entzuten ari nintzela, neure buruari galdegiten nion zer esango ote lieketen gaurko jai honetako irakurgaiek gure anai-arreba horiei, bizia jokatuz, eukaristia ospatzera joaten diren bakoitzean.
Lehenik eta behin,

2016/05/03

HAZKUNDEA ETA SORMENA (Lukas 24,46-53)
Jaunaren Igokundea (2016-05-08)

Ebanjelioek hainbat giltza eskaintzen digute ulertzeko, nola hasi zuten beren ibilbide historikoa lehen kristau-elkarteek, Jesus beren begi aurrean jadanik ez zutela. Agian, ez zen izan dena batzuetan imajinatu ohi dugun bezalakoa. Nola ulertu eta bizi izan zituzten Jesusekiko harremanak, hura lurretik desagertu zenetik?

Mateok ez dakar ezer Jesus zerura igotzeaz. Bere ebanjelioa Galileako mendi bateko agur-pasadizo batekin bukatu du, zeinetan Jesusek promes

2016/04/29

Pazkoaldiko 6. igandea C 2016-05-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mendekoste igandera hurbiltzen ari gara. Dakizuen bezala, Mendekoste igandean Jesusen Espirituaren etorrera ospatuko dugu. Hori dela-eta, gaurko irakurgaiak Jesus berpiztuaren presentzia ondo ulertzeaz ari zaizkigu: Jesusen presentzia eta Jesusekiko harremanak. Ez da jada presentzia fisikoa. Ez dira jada harreman fisikoak.

Lehenbiziko irakurgaia juduentzat funtsezkoa zen errituaz ari zaigu: mutiko jaioberriak erdaintzeaz, edota judu-berri izan nahi zutenak erdaintzeaz. Kristautasunaren hasiera hartan, kristau egindako judu ultrek

2016/04/29

PAZKOALDIKO 6 IGANDEA C 2016-05-01

SARRERA

Pazkoaldi guztian pazko-zuzia pizturik ikusten dugu. Jesus berpiztuaren sinboloa da: argia da Jesus berpiztu hori mundu osoarentzat. Gure artean dago Jesus, gidari eta argi. Esan nahi da, Jesus beste modu batean dagoela presente munduan. Ordu arteko gorputz-presentziaren ordez, aurrerantzean Espiritu bezala egongo da. Horregatik, inportantzia handia du kristauarentzat sinboloak irakurtzen jakiteak.
Gainera, gaurko ebanjelioaren arabera, bake-emaile da Jesus berpiztu hori. Jesusena ez da

Page 170 of 218